Prentsa Aretoa
2021/02/17
Roblesek aitortu du Eusko Jaurlaritzak `ahal izan duen guztia´ egin duela Zaldibarko ezbeharraren aurrean, baina egin zituen adierazpen deitoragarriak zuzendu gabe utzi ditu
Kontrol bilkuran, Joseba Agirretxeak, arrakastarik gabe bada ere, Defentsa Ministro andreari eskatu dio azaltzea “UMEk zer egingo zuen, euskal erakundeek egin ez zutena”
Margarita Robles Defentsa Ministro andreak gaur goizean aitortu du Eusko Jaurlaritzak `egin ahal zen guztia´ egin zuela Zaldibarko ezbeharraren kudeaketan, baina uko egin dio UMEk erreskatean parte hartzearen inguruan egin zituen adierazpen deitoragarriak zuzentzeari.
Espainiako gobernuari kontrola egiteko bilkuran, Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak Defentsa Ministro andreari galdetu dio “nor poztu nahi zuen” `Agian, duela urtebete UMEk parte hartu izan balu, agian, gorpu bat ez litzateke leku batean egongo' esanez egin zituen adierazpenekin; eta, behin eta berriro erreklamatu arren, Defentsako titularrak ez du erantzun Agirretxeak galdetu dionean “UMEk zer egingo zuen, euskal erakundeek egin ez zutena”. Galdera biak erantzunik gabe geratu dira Margarita Roblesek, bere erantzunean, ez duelako erreferentziarik egin iragan otsailaren 8an Indar Armatuei dedikatutako aldizkariaren aurkezpenean egin zituen adierazpenen inguruan.
“Ejertzitoa goretsi eta bere bertuteak laudatu nahi badituzu, bila itzazu beste adibide batzuk; tribunak badituzu horretarako”, esan du Agirretxeak, “baina ez ezazu toki hau zure adierazpenekin lokaztu”.
Diputatu jeltzaleak gogora ekarri du Ministro andreak berak “pertsonalki” baieztatu zuela zentzurik ez zuela “UMEa Zaldibarrera eramateak, ez baitzuen aparteko beste ezer egingo”. Amaitzeko, Joseba Agirretxeak adierazi du Europako Batzordeak berrikitan aldarrikatu duela Europako legeria “zorroztasun osoz” bete dela Zaldibarko zabortegiko luiziaren ondoren egin zen kudeaketan.
Amaitzeko,Agirretxeak gogora ekarri nahi izan ditu “izen-abizenak dituzten biktimak”, ez baitituzte merezi “arinkeriaz eta trufaz egin diren baieztapenak, patetikoak izango liratekeenak horren dramatikoak izango ez balira”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10