Prentsa Aretoa

2021/02/18

Euskal Taldeak Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera aldarazten duen Lege Dekretuaren kontra bozkatu du “argi eta garbi eskuduntzak inbaditzen dituelako”

Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak deitoratu duenez “Escrivá ministroak bere ikuskera lehenetsi du EAEk gai horretan dituen eskuduntza propioen gainetik jarriz”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak ezetza eman dio gaur 3/2021 Lege Dekretuari, otsailaren 2koari, Gizarte Segurantzaren esparruan genero-arrakala eta beste arlo batzuk murrizteko neurriak onartzen dituenari“, argi eta garbi eskuduntzak inbaditzen dituelako” Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrerari dagokionez.

Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak osoko bilkuran adierazi duenez, EAJ-PNVk bat egiten du Lege Dekretu honetan jasotako neurrietako batzuekin, hauen artean langile autonomoei jarduera uzteagatik eragiten den aparteko prestazioa aldatzea, etenaldien luzapenak eskatzeko epea luzatzea edo beren lanbidean birusa hartu duten zentro sanitario edo soziosanitarioetako profesionalen gaixotasun profesionaleko prestazioak aitortzea, besteak beste. Hala ere, deitoratu egin du, proposamen horiekin batera, Espainiako Gobernuak Lege Dekretuan beste aldaketa bat egitea erabaki izana, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerari dagokionez. Hori da, Barandiaranen esanetan, "desadostasun iturri nagusia". Ildo horretan, diputatu jeltzaleak salatu du Escriva ministroak "bere ikuspegia lehenetsi" duela, "EAEren eskumenen gainetik jarriz". Testuinguru horretan, eta EAJ-PNVk BGDSaren erregulazioaren aldaketa horiek "ezin dituenez oniritzi", Euskal Taldeko diputatuok "kasu askotan gainerako neurriekin ados ego narren, ezetz bozkatzera behartuta gaude".

“Jakin dakizu guk gure eredu propioa dugula,era berean dakizu data bat ezarri zela Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren kudeaketa euskal erakundeei transferitzeko, baina Lege Errege Dekretuaren edukia da ikaratu egin gaituena, definizioei dagokienez, bai bere prestakuntzan zenbait erakundek parte hartu behar dutela erabakitzeari dagokionez; izan ere, erakunde horiek EAEn ere kontuan hartzen dira, lehendik dagoen erregistro propio baten bidez, eta Lege Dekretu honekin ezkutatu egingo lirateke.

Amaitzeko, diputatu jeltzaleak nabarmendu duenez honakoa dela “zati batean Toledoko Itunaren gomendioek osatzen duten ekimena eta, horregatik, Toledoko Itunak berak ezagutu beharko luke aztertua izan ahal izateko”.

Gure Legebiltzar Taldea