Prentsa Aretoa
2021/02/23
Euskal Taldea ez da 0-23ko urteurren ekitaldira joan harrigarri jotzen duelako “Estatu kolpe bat ospatzea”
Aitor Estebanek esan du “deseroso” egiten zaiola oraindik laino informatibo baten azpian dautzan gertakariak ospatzea, EAJ-PNVk proposatu zuen Sekretu Ofizialen Legea aldarazterik nahi ez delako
Euskal Taldea ez da gaur Kongresuan O-23ko urteurren ospakizunera joan “harrigarri” jotzen duelako “Estatu kolpe bat ospatzea”.
Gaur bertan Kongresuan eskaini den prentsaurrekoan, Estebanek esan du “Kongresuak antolatutako ekitaldia” izan dela, zeinetarako “parlamentuko taldeekin inola ere kontuan hartu ez den”. Ildo beretik gaineratu duenez, ematen du “berez sortu den zerbait dela” eta horrek “koiunturazko deialdi” bihurtu duela, inguruan “Errege emerituaren inguruan egunotan agertu diren albisteak daudelarik”.
Beste alde batetik, Euskal Taldeko bozeramaileak esan du “deseroso” egiten dela “gaur gaurkoz laino informatiboaren azpian dautzan gertakariak ospatzea, berrogei urte igaro diren arren ez baititugu detaileak ezagutzen Sekretu Ofizialen Legea aldarazi eta garai hartako dokumentazioaren gainean dagoen estalkia altxatu nahi ez delako”. Euskal Taldearen aldarazpen proposamen honi dagokionez, Estebanek salatu du berriro luzatu dela Lege Proposamenari zuzenketak aurkezteko epea eta proposamenak zortzi hilabete daramatzala Kongresuan blokeatuta. “Zentzugabea da lege frankista bat ez aldaraztearren egiten ari diren guztia”, deitoratu du.
Halaber, Estebanek esan du EAJ-PNV gaurko ospakizun ekitaldian ez izatea ez dela “desmen egiterik edo inori ateak ixterik” eta gogora ekarri du Euskal Taldea ez dela antzeko ospakizun instituzionaletan izaten. Amaitzeko, Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak ekitaldi horretan Vox taldekoak egoteaz hitz egin du. Estebanen hitzetan “are zentzu txikiagoa” ematen dio ospakizunari, “beren adierazpenengatik, beren ideologiagatik eta abarrengatik…. Estatu kolpeak aurrera egitea nahiko zuketelako”.
Azkenik, Ganberan ordezkaritza duten talde batzuek ekitaldi instituzionalaren kontra gaur aurkeztu duten agiria Euskal Taldeak ez izenpetzeko erabakia hartzera eraman duten arrazoiez galdetu diotenean, Estebanek zera adierazi du: “Gu ez gara identifikatzen agirian erabiltzen den hizkerarekin,ezta egiten diren baieztapen batzuekin ere”-. “Nolabait zuri-beltzean idatzitako adierazpena da (…), baieztapen neurrigabe batzuk jasotzen dituena”, baieztatu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10