Prentsa Aretoa
2021/05/13
Euskal Taldeak proposatuta, Kongresuak Azpibatzorde bat sortuko du kalamu sendagarriaren erregulazioa aztertzeko
Josune Gorospe Diputatu jeltzaleak ekimena onartu izana txalotu du “ezetzaren” eta “horretaz ez da hitz egiten” dinamika apurtzea ekarriko duelako, eta “eztabaida lasaia” eskatu du “gehiengo nagusi baten akordiora iritsi ahal izateko”
Kongresuko Osasun eta Kontsumo Batzordeak Euskal Taldearen proposamena babestu du, kalamua medikuntza-erabilerarako arautzeko esperientziak aztertzeko azpibatzorde bat sortzeko.
Josune Gorospe diputatuak defendatu duen ekimenaren helburua da "ahotsa ematea eta entzunaraztea lehendik dauden esperientziei eta gogoeta aberastu dezakeen guztiari: oinarri juridikoak, ebidentzia zientifikoa, ezartzeko zailtasun teknikoak, etab.". Izan ere, diputatuak berak adierazi duenez, gure inguruko herrialde asko ari dira kalamu sendagarria arautzen: Portugal, Italia, Erresuma Batua, Alemania, Danimarka edo Frantzia. Europako Parlamentuak ere estatuei eskatu die kalamuaren ikerketa-programetan eta medikuntza alorrean erabiltzeko planetan aurrera egiteko, eta NBEk kalamua kendu zuen 2020ko abenduan, 1961eko Drogei buruzko Konbentzioaren IV. zerrendatik. "Bada garaia ezetzaren dinamika hausteko eta lehen urratsak ematen hasteko", adierazi du Josune Gorospek bere hitzaldian.
Horretarako, Gorospek "eztabaida lasaia" eskatu die Taldeei, "Gehiengoaren adostasuna lortzeko, euren lana benetako txosten objektibo bat eginez amaitzeko gai izan dadin, egungo egoerari buruz eta Espainiako Estatuan kalamu sendagarriaren erabilera arautzeko aukerei buruz".
“Gizarte zibileko hainbat elkarteren deiak jaso ditugu, bai eta gaixoenak ere. Beren etsipena adierazi digute eta pairatzen dituzten zailtasunak azaldu dizkigute. Ekimen honek erantzuten dio beste estatuekiko premiazkotzat eta desberdintasuntzat jotzen dugun horri”, laburbildu du Gorospek.
Azkenik, diputatu jeltzaleak gogorarazi duenez, "EAJ-PNVk behin eta berriz defendatu du kalamuaren erregulazio integrala", baina jarraian gaineratu du "planteamendu global horrek dakarren zailtasunaz jabetuta, aurrera egiteko premiazkoari eman behar zaiola lehentasuna: kalamu sendagarriaren erabilera arautzeari".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10