Prentsa Aretoa
2021/05/14
Euskal Taldeak Artistaren Estatutua onartzea erreklamatu du
Jeltzaleek Kongresuan aurkeztu duten Legez Besteko Proposamenak Espainiako gobernuari exijitzen dio hiru hilabeteko epe batean Artistaren Estatutua onartzea, eta ezartzen du “beharrezkoa ez ezik presaz jorratu beharrekoa ere dela” artearen eta kulturaren sektorearen kasuistika espezifikoari helduko dion araudia egitea
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak Legez besteko Proposamena aurkeztu du, zeinaren bidez Espainiako gobernuari erreklamatzen baitzaio hiru hilabeteko epe barruan Artistaren Estatutua onestea eta aurkeztea. Gai hau da jeltzaleek “beharrezko ez ezik presaz jorratu beharreko” jotzen duten gaia, epe luzera begira artearen eta kulturaren sektorearen kasuistika espezifikoari helduko dion araudia egitea, COVID-19ak ekarri duen krisiak nabarmen areagotu duela gogoan.
Erregistratu den ekimenak era berean planteatzen du eskaera hau artearen eta kulturaren sektoreko langileek luzaro erreklamatu duten zerbait egin dela, sektorea erabat hetereogeneoa den arren ezaugarri komun batzuk partekatzen dituelako,besteak beste laneko prekarietatea, aldizkakotasuna edo berezitasun fiskalak. "Egungo lege-araudia, argi eta garbi, ez da nahikoa", baieztatu dute jeltzaleek.
Azalpen-testuak gogora ekartzen du 2018ko ekainaren 20an Artistaren Estatutua egiteko osatu zen Azpibatzordeak txosten bat egin zuela hainbat proposamen eta gomendiorekin, une hartan antzeman ziren arazoak konpontzen saiatzeko. Fiskalitatearekin, laneko babesarekin eta Gizarte Segurantzarekin lotutako neurriak, bai eta prestazio publikoak jasotzeak jabetza intelektualeko eskubideengatiko eta sormen-jarduerengatiko diru-sarrerekin duen bateragarritasuna ere. Dena dela, eta 2020ko otsailean José Manuel Rodríguez Uribes Ministroak estatutua onartzeko izapideak presaz hasi behar zirela azpimarratu arren, kulturaren sektoreak Artistaren Estatuturik gabe jarraitzen du oraindik.
Horregatik, Euskal Taldeak erreklamatzen du “ekintza zehatzak” bideratzea eta “adierazpen hutsetan” ez geratzea, eta esandako Legez Besteko Proposamena aurkeztu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10