Prentsa Aretoa
2021/05/25
Aitor Esteban indultuez: “Konponbiderako lehen urratsa da preso politikoak espetxetik irtetea”
Kongresuan egin den prentsaurrekoan, Euskal Taldeko bozeramaileak kritikatu ditu “gai honekin driblin laburreko politika egiten saiatzen direnak”, eta suminduta agertu da “kolpismoaz” hitz egiten dutenekin
“Kataluniako auziari konponbideren bat emango bazaio, lehen urratsa da preso politikoak espetxetik irtetea; eta haserretu egiten nau kolpismoaz hitz egiten entzuteak eta halako alderaketak egiten direla ikusteak”. Argi bezain hitz egin du Aitor Estebanek gaur goizean, Kongresuan espetxean dauden `prozes´-eko buruentzako balizko indultuaz galdetu diotenean.
Estebanek bozeramaileen Batzordea baino lehenago egin den prentsaurrekoan, baieztatu duenez “lagungarria litzateke pedagogia politikoa egitea eta gai honekin driblin laburreko politika egiten ez saiatzea”, eta kritikatu ditu Espainiako Gobernuaren balizko indultu hau auzitegietara eramateko mehatxua egin dutenei. "Ez dira euren herrialdeari mesede egiten ari, egoera politikoak okertzen baizik, eta, beraz, gatazkaren konponbide politikoa ukatzen ari dira. Baldarkeria hutsa iruditzen zait”.
Izan ere, "Sustatu duten gauza bakarra, eta leporatzen zaiena, jendeak hautetsontzi batean boto bat jartzea da", azpimarratu du. "Ez dut onartzen golpismoarekin konparatzea eta hau delitutzat hartzea", gaineratu du.
Bestalde, arratsaldean osoko bilkuran eztabaidatuko den legez besteko proposamen baten bidez Alderdi Popularrak proposatzen duen Presidenteen Konferentziaren balizko deialdi bati buruz galdetuta, Esteban kritikoa izan da foro horren formatuarekin, bai eta bere baliagarritasunarekin ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Erkidegoak Estatuarekin duten aldebiko harremana defendatu du. Euskal Taldeak, beraz, ez du PPren ekimena babestuko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10