Prentsa Aretoa
2021/06/16
Euskal Taldeak Grande-Marlaskari eskatu dio argazkigintza sektorearekin “pertsonalki batzartzea” NAN digitalarekin “beste krisi bat sortzea saihesteko”
“Argazkia poliziaren bulegoetan egiteak ekarriko luke milaka denda ixtea;eta, horri lotuta, milaka familiaren hondamendia. Sektorea nahiko kaltetuta dago azken krisien ondorioz”, baieztatu du Mikel Legardak
Mikel Legardak Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak Grande-Marlaska Ministroari erreklamatu dio gaur “bestelakoa dela erakuts dezala eta pertsonalki argazkigintza sektorearekin batzar dadila”, milaka denda ixtea eta milaka lanpostu desagertzea ekarriko lukeen krisia saihestera begira.
Diputatu jeltzaleak kontrol bilkuran azaldu duenez “argazkia poliziaren bulegoetan egiteak”, Ministerioak NAN agiria digitalizatzeko planean proposatzen duen bezala “milaka denda ixtea ekarriko luke, bai eta milaka familiaren hondamendia ere, aurreko krisiek larriki kaltetu duten sektorearentzat”.
Sektoreak berak emaniko datuen arabera “4.0 NAN agiriaren krisiak komertzioen %30 ixtea ekar lezake”, transformazio digitalaren ondorioz komertzioen %50 itxi ondoren. Legardak ildo beretik adierazi duenez, nortasun agirirako argazkia egitea “berebiziko garrantzia duen zerbitzua” da “kontuak orekatzen laguntzen baitie fakturazio garrantzitsuarekin irabazi-marjina handia uzten dielako”.
Testuinguru berean, diputatu jeltzaleak Grande-Marlaska Ministroari adierazi dio krisi berri hau “ekidin daitekeela”, eta horrela dela egiaztatzeko aipatu ditu inguruko hainbat herrialdeetan 4.0 NAN agiria abian jartzeko erabiltzen dituzten formulak. “Frantzia horren adibide ona da”, esan du, ondoko herrialdean Europako Zuzentaraua eta txartel digitala ezartzea erabaki dutela gogoratuz. "segurtasuna eta kulturala den sektorea babestea uztartuz”.
“Garaiz zaude politikan gauzak bestela egin daitezkeela erakusteko; erabakiak hartzeko jokoan dauden faktore guztiak aintzat hartuz; begirada burokratiko eta teknokratiko hutsak konpentsatzeko, eta inor atzean ez uzteko, are gutxiago Erresilentzia Funtsekin. Paradoxa mingotsa izango litzateke”, amaitu du Mikel Legardak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10