Prentsa Aretoa

2021/09/29

Euskal Taldeak abstentzioa bozkatu du Elikadura Katearen Lege Proiektuan, testuan hobekuntzak jaso ondoren

Hala eta guztiz ere, Joseba Agirretxeak deitoratu du ez direla onartu Euskal Taldeak eskumen markoaren defentsan planteatu dituen zuzenketak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak abstentzioa eman dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Batzordearen bileran gaur eztabaidatu eta bozkatu den Elikadura Katearen Lege Proiektuari. Hala egitea erabaki du onartutako testuan hainbat hobekuntza jaso ondoren. Edozein kasutan, Joseba Agirretxea bozeramaile jeltzale eta Batzordeko presidenteak aditzera eman duenez bere taldeak deitoratu du ez direla onartu EAJ-PNVk EAEK esparru horretan dituen eskuduntzak babestera begira planteatu dituen zuzenketak. Horregatik eta Agirretxearen esanetan “gai horretan amore emango ez dugulako”, Euskal Taldeak abstentzioa bozkatzea erabaki du.

“Onartu den lege honek hiru helburu ditu: gehiegikeriak saihestea, lehia desleiala saihestea eta produkzio koste batzuk ezartzea, edo guk oinarrizko salneurri deitzen duguna, salneurri bidezkoa. Prozesuaren kate-begi guztietan behar den salneurria”, baieztatu du diputatu jeltzaleak. Agirretxeak zentzu horretan baieztatu duenez “elikadura kateren hobekuntzarako, ezinbestekoa da kate-begi guztiek, produktoretik kontsumitzaileraino, kate horren onuradun izatea”.

Amaitzeko, lege hau izapidetzera begira, Euskal Taldeak kritikatu du Gobernuaren jarrera “zorrotzegia” izan dela negoziaketa-prozesuan. “Alderdi Sozialistarekin akordioetara iritsi gara guk aurkeztutako zuzenketa batzuetan. Oraindik pentsatzen dugu gure zuzenketak beraiek aurkeztu dizkiguten transakzio-zuzenketak baino hobeak direla, baina transakziozko horiek, gutxienez, testua hobetzen dute. Horixe da negoziaketaren izpiritua, gutxienez. Inork ez du negoziatzen 12 eta hutsera irabazteko, baina ezta 12 eta hutsera galtzeko ere”.

Euskal Taldeak lanean jarraituko du Senatuko izapidean jasotzera begira Kongresuan onartu ezin izan diren zuzenketak.

Gure Legebiltzar Taldea