Prentsa Aretoa
2021/10/13
Aitor Estebanek Pedro Sánchez premiatu du elektriken Dekretua “moldatzera”: “Lehiakortasunik gabe ez dago ekonomia suspertzerik”
Euskal Taldeko bozeramailea kritiko agertu da enpresa elektriko handiek prezioaren gorakadaren aurrean daramaten jarduketarekin, baina irtenbide “are sakonagoa” behar dela esan du. “Jokoan dago ekonomiaren geroa, bai eta bere Gobernuarena ere”, ohartarazi du
Aitor Estebanek bihar Kongresuan bozkatuko den Elektrizitateen Lege Dekretua moldatu eta birbideratzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari. Kontrol saioan, Euskal Taldeko bozeramaileak ziurtatu du argindarraren prezioaren igoera geldiarazteko irtenbidea ezin dela izan soilik enpresa elektrikoei murrizketa aplikatzea, eta Espainiako Gobernuko presidenteari eskatu dio kontuan har ditzala hartutako erabakien ondorioak; izan ere, kasu honetan, zenbait enpresa, Sidenor esate baterako, haien ekoizpena gelditzen ari dira. “Lehiakortasunik gabe ez dago susperraldi ekonomikorik. Horrela jarraituz gero, aldi baterako lan-erregulazioetara behartuta egongo gara”, ohartarazi du Estebanek.
Hitza hartu duenean, Euskal Taldeko bozeramailea kritiko agertu da energia merkatuko enpresa handien jarduketarekin: “Eragotzi behar dena da energia iturri dibertsifikatuak haiekin nahierara baliatzea ahalik eta etekinik handiena ateratzeko; ez da onargarria enpresa elektrikoek enpresak ahari-buru gisa erabiltzea beren interesak bermatzeko”, baieztatu du. Estebanek “are irtenbide sakonagoa” erreklamatu du: “Eta ez Europan soilik; zerbait egin behar duzu hemen eta orain, Gobernuan. Jakin dakizu jokoan dagoela ekonomiaren etorkizuna produkzio industriala gelditzen bada, baina hau ere badakizu, zure Gobernuaren geroan ere”, nabarmendu du.
Aitor Estebanek baieztatu duenaren haritik “Enpresak jasaten ari dira lehengaien eskasia eta horien prezio altuak, eta horrek ekar lezake enpresa horien behin betiko suntsipena. Eta horrek esan nahi du lanpostu gutxiago, inbertsio gutxiago, esportazio gutxiago, BPG gutxiago, zerga gutxiago eta, beraz, gizarte-politika gutxiago”, deitoratu du.
Ildo beretik, bozeramaile jeltzaleak gogorarazi duenez “EAJ-PNVk urteak daramatzala gas-azpiegituran inbertitzeko eskatzen, babes-energia delako, garraioan zein biltegiratzean”. Negu zail baten atarian, Estebanek Sanchezi eskatu dio ”politika hori ere bideratzeko”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10