Prentsa Aretoa

2021/10/20

Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari exijitu dio zerbait egin dezala Mendebaldeko Saharan giza eskubideen urraketa “onartezinak” eragozteko

Kontrol bilkuran, Euskal Taldeak Sultana Khaya aktibistaren egoera azaldu du bere familia osoarekin batera duela urtebetetik hona horma artean sartuta” bizi dela gogoratuz eta Albares Ministroari eskatu dio “politikari lana” egin dezala Mendealdeko Saharan “giza eskubideei zor zaien gutxieneko errespetua” betetzen dela beramatzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Mendebaldeko Saharan giza eskubideen urraketa onartezinak eragozteko lan egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Sultana Khaya ekintzaile sahararra, esaterako, duela urtebetetik bizi da etxean, epailearen agindurik eta akusazio zehatzik gabe.

Kontrol saioan, Estebanek azaldu du Giza Eskubideen Defentsarako eta Giza Baliabideen Expolioaren Kontrako Saharako Ligako presidentea, bere familiarekin batera, horma artean bizi dela bere familiarekin, elektrizitaterik gabe eta etxean argi naturalik gabe, inolako arreta medikorik jaso gabe, kolpatua, bortxatua izan ondoren eta Covid-19arekin kutsatua izan ondoren.

"Zer egingo duzu Mendebaldeko Saharan giza eskubideekiko gutxieneko errespetua bete dadin?", galdetu dio Estebanek Kanpo Arazoetako ministroari. Ken itzazu funtzionario-zorroak eta jardun ezazu politikari gisa”, esan du. “Marokoren lagunak izan zen haren arerioak izan, guztion betebeharra da bidegabekeriaren aurka borrokatzea”.

Era berean, Euskal Taldeko bozeramaileak adierazi du litekeena dela, hainbat informaziok dioten bezala, Kanpo Arazoetako ministroak Europako Parlamentuko talde sozialistari Sajarov sarirako Sultana Kha-ren hautagaitzaren aurka bozkatzeko agindua ematea eta Jeanine Añezen alde egitea, “Voxek proposatutako kolpista bat, zeinak Espainiako bigarren hautagaia kanporatu baitzuen”. “Benetan kezkatuko ninduke horrek”, esan du Estebanek.

Azkenik, Euskal Taldeko bozeramaileak Mohamed Lamin Haddi kazetari sahararraz ere arduratzeko eskatu dio Jose Manuel Albares jaunari.

Gure Legebiltzar Taldea