Prentsa Aretoa
2021/11/08
Aitor Estebanek gogoratu duenez Mozal Legea “modifikatu egingo da EAJ-PNVk hala proposatu duelako”
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak nabarmendu du aste “oso garrantzitsua” izango dela aurrekontuen negoziaketan egon daitekeen “marjina” ezagutzeko, eta konfirmatu du diputatu jeltzaleek ez dutela parte hartuko konstituzio organoak berritzeko bozketetan
“Mozal Legea modifikatuko da EAJk hala proposatu duelako. Beste inork ez du aldarazteko inolako proposamenik aurkeztu; ez PSOEk ezta Unidas Podemosek ezta EH Bilduk ere”. Baieztapen honekin aldarrikatu du gaur goizean Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, Kongresuan Mozal Lege izenez ezagutzen dena aldarazteko ekimena.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan eta Lege hau aldaraztera begira PSOEk eta Unidas Podemosek iragarri duten akordioaz galdetuta, Estebanek kritikatu du alderdi biek “propaganda lehenesten dutela” edukien gainetik jarriz, eta gogora ekarri du akordio honetan jasotzen diren gaiak “XII. Legealdian hainbat talde politikok hitzartu zituztela”, Euskal Taldeak aurkeztu zuen ekimenari esker, Lege hau aldarazteko lana egin zenean. “Ikusiko dugu azkenean zer proposatzen duten” esan du Estebanek Euskal Taldeak proposatu duen aldarazpen honi zuzenketak aurkezteko epea amaitzea erabakitzen dutenean Koalizio Gobernuari babesa ematen dioten Taldeek aurkeztuko dituzten zuzenketak gogoan eta erreforma honek Mahaian urte bete blokeatuta daramala nabarmenduz.
Beste alde batetik eta EAJ-PNVk Estatuko Aurrekontu Orokorrei aurkeztu dizkien 71 zuzenketa partzialak gogoan, Estebanek baieztatu du aste “garrantzitsua” izango dela negoziaketetan eta ezagutu ahal izango dela “zer marjina dagoen” aurkeztutako zuzenketak onartzeko. Estebanen esanetan “pakete bakar gisa” planteatu dira eta “denak dira garrantzitsuak”. Halaber, bozeramaile jeltzaleak gaineratu duenez “Zuzenketa konkretuez gain beste gauza batzuk eztabaidatu behar dira, besteak beste dauden proiektu ezberdinei eman nahi zaien abiadura, AHTan esaterako”.
Amaitzeko, Estebanek baieztatu du Euskal Taldeak “distantzia handiarekin begiratzen diola” PSOE eta PPren artean organo konstituzionalak berritzeko prozesuari. Bere ustetan PSOEk “negozio txarra egin du”, bereziki Auzitegi Konstituzionalari dagokion aldetik, eta gogora ekarri du Odón Elorzak iragan astean eginikoa moduko diskurtso kritikoen gainetik “PSOEk baiezkoa bozkatu zuen”. “Eurek jakingo dute, guk ez dugu parte hartuko honetan”, ezarri du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10