Prentsa Aretoa
2021/11/23
Euskal Taldeak minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazio ekonomikoa handitzea lortu du
Estatuko Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketa baten bidez, EAJ-PNVk prestazio hori hobetzea hitzartu du Jaurlaritzarekin, babesa egungo 18 urtetik 23 urtera zabalduz
Euskal Taldeari esker, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat (Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean jasoa) duten adingabeak zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzeko aurreikusitako adin-muga ez da 18 urtekoa izango. EAJ-PNVren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazio gogorren ondoren, adingabeak 23 urte bete arte luzatuko da babesa.
Hala jasotzen du Espainiako Gobernuarekin adostutako Estatuko Aurrekontu Orokorren zuzenketa transakzional batek. Gaur bozkatuko da telematikoki eta emaitza asteazkenean jakinaraziko da.
Subsidioak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean jasotakoak, 8.000 familia ingururi egiten die mesede Estatu osoan, eta helburua da interesdunek beren lanaldia murriztu behar dutelako jasaten dituzten diru-sarreren galera konpentsatzea, soldata murriztuta, beren ardurapeko seme-alabak edo adingabeak zuzenean, etengabe eta modu iraunkorrean zaindu behar dituztelako ospitaleratzeak eta gaixotasunaren tratamendu jarraituak irauten duten bitartean. Orain arte, adingabeak 18 urte betetzen zituenean amaitzen zen prestazio hori. Zuzenketa onartu ondoren, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrak izapidetzen amaitu eta lege bihurtzen direnean, prestazio hori 23 urtera arte luzatuko da.
Hitzartu den testuarekin ados “prestazio hori azkenduko da, osasun-zerbitzu publikoak edo dagokion autonomia-erkidegoko osasun administrazio-organoak txostena egin ondoren, onuradunaren harrerako edo adopzio-helburuko zaintzako pertsona edo semea edo alaba zuzenean, etengabe eta modu iraunkorrean zaintzeko beharra amaitzen denean, edo onuradunak 23 urte betetzen dituenean”.
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 190, 191 eta 192. artikuluez eta Gizarte Segurantzaren sisteman minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazio ekonomikoa aplikatu eta garatzeko uztailaren 29ko 1148/2011 Errege Dekretuaz gain, prestazioaren hedadura Langileen Estatutuaren Oinarrizko Legean ere jasotzen da.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10