Prentsa Aretoa
2021/12/06
Aitor Esteban Konstituzioaren balizko aldarazpenaren aurrean: “Nagusiena da euskal nazioaren aitortza, bai eta aldebikotasuna, arbitro neutral bat eta erabakitzeko eskubidea aurreikustea ere”
Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak gogora ekarri duenez, EAJ-PNVk ez zuen Konstituzioa babestu: “Ezadostasuna adierazi genuen hainbat gairekin”
“Guretzat nagusiena da euskal nazioaren aitortza; Estatuko eta euskal erakundeen arteko aldebikotasunaren aitortza; arbitro neutralaren beharra aitortzea, gaur egun behintzat Auzitegi Konstituzionalak ez duelako eginkizun hori betetzen; eta erabakitzeko eskubidea”. Aitor Estebanek EAJ-PNVren jarrera adierazi du gaur 1978ko Espainiako Konstituzioaren onarpenaren 43. urteurrenean, eta Konstituzioaren erreformari heltzeko orduan abertzaleek helburu nagusi izango lituzketen helburuak planteatu ditu. Halaber, Euskal Taldearen bozeramaileak gogora ekarri duenez “guk ez genuen Konstituzioa babestu: Konstituzioaren inguruko erreferendumera begira abstentzioa aldarrikatu genuen. Konstituzio horren hainbat atalekiko ezadostasuna adierazi genuen”.
Sabin Etxe aurreko Albia Lorategira hurbildu diren hedabideetako profesionalei eginiko adierazpenetan, Estebanek baieztatu du egungo egoera politikoarekin, Konstituzioaren balizko erreforma “benetako ameskeria” dela. “Giroa ez dago horretarako. Egin beharko litzatekeena da fokuetatik kanpo lasai hitz egin eta gaiak argitzen joan, adostasun batetara iristeko, gehiengo zabal batetara, alegia, erreforma bat egiten hasi orduko”.
Estebanek amaitzeko kritikatu duenez “Konstituzioa berrinterpretatu egin da Auzitegi Konstituzionalaren epaien bidez eta Estatuan onartuz joan diren Lege eta Dekretuen bidez. Beraz, urte haietan ulertzen ziren hainbat gai gaur egun buelta emanda daude erabat. Bereziki, Kataluniako Estatutuaren inguruko epaitik hona, esan daiteke segurtasun juridikorik eza dagoela hainbat gairen inguruan, bereziki autonomikoetan”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10