Prentsa Aretoa

2021/12/28

Aitor Esteban: “Beti da positiboa Aurrekontuak izatea urteari aurre egin ahal izateko eta arazoei heltzeko”

Euskal Taldeko bozeramailea “asebete” agertu da Aurrekontu Orokorren izapidearen azken zatian adostu ahal izan diren akordioekin: BGDSren kudeaketa osoa, AHT Gasteiz eta Bilbora sartzeko lanen kudeaketa eta onartu diren 50etik gora zuzenketa

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Konforme egon gaitezke egin den negoziaketarekin. Gure erreferentea gure programa da, guk `euskal agenda´ deitzen duguna. Aurrekontuaren inguruko akordioak zein aurrekontuz kanpokoak onak izan dira Euskadirentzat: I+G+B, obra hidraulikoak, tren azpiegiturak, kulturaren sustapena, eta abar. Hitz egitea eta adostea Aurrekontuaren parte da eta 50etik gora zuzenketa onetsi dira. 50 zuzenketa horiez gain, bai azpimarratu nahiko nuke Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren inguruan eta Abiadura Handiko Trenaren inguruan adostu den akordioa”. Horrela mintzatu da Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramailea osoko bilkuran Estatuko 2022rako Aurrekontu Orokorrak behin betiko onartu ondoren.

Kongresuak ezohiko Osoko Bilkura egin du gaur goizean, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak babesten dituen hizkuntzen sustapenari eta hedapenari buruz Senatuan Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketa berresteko. Euskal Taldeak aldeko botoa eman dio zuzenketari iragan astean Goiko Ganberan egin zuen bezala. Edozein kasutan, Esteban “harrituta” agertu da EH Bilduk zuzenketa hori egin dion “defentsa sutsuagatik”, Senatuan kontra bozkatu ondoren.

Amaitzeko, bozeramaile jeltzaleak Partido Popularrari eskatu dio, bere aldeko botoarekin zuzenketa hau Goi Ganberan onartzea ahalbidetu baitzuen, “Senatuan Estatuko Aurrekontu Orokorren onarpenaren argazkia hondatuz”, hizkuntza gutxituekiko sentsibilitate-ildo beretik jarrai dezala, “Ikus-entzunezko Legeari begira gure taldeek bat egiteko bidea irekitzen baitu”.

Gure Legebiltzar Taldea