Prentsa Aretoa
2022/02/23
Euskal Taldeak “grisguneak” antzeman ditu Europako Funtsen kudeaketan, eta Calviño Presidenteordeari erreklamatu dio Autonomia Erkidegoekin kogobernantza handiagoa ahalbidetzea
Kontrol bilkuran, Idoia Sagastizabal diputatu andreak Autonomia Erkidegoen parte hartze handiagoa eskatu du Berreskuratze Planaren diseinuan, eta deitoratu du zehaztasun eza dagoela autonomietako proiektuetan Estatuko PERTEetan eta ETEei eman beharreko laguntzetan
Kongresuko Euskal Taldeak Osokoan azaldu ditu gaur Berreskuratze, Eraldaketa eta Planean antzematen dituen “grisguneak”, eta Lehen Presidenteordeari eta Ekonomia eta Eraldaketa Digitalerako Ministro andreari kogobernantza handiagoa erreklamatu dio Europako Funtsen kudeaketan.
Kontrol bilkuran, Idoia Sagastizabalek Autonomia Erkidegoen parte hartze handiagoa exijitu du berriro, Berreskuratzeko Planaren diseinua egiterakoan. “Aliatutzat” jo ondoren eta “tokian tokiko errealitate ekonomiko eta soziala” ondoen ezagutzen dutenak direla gogoratu ondoren, Sagastizabalek Calviñori galdetu dio aurreikusten ote duen administrazio hauek sartzea Espainiako Gobernuak Europan aurkeztu behar duen Plana zabaltzeko jarduketetan eta erreformetan.
Sagastizabalek hitz egiten jarraitu du eramango diren proiektu autonomikoen zehaztasunik eza kritikatuz: “Euskadin hiru daukagu: Mugikortasuna, Terapia aurreratuak eta Datuen Ekonomia. Jakin behar da Funts horiek jasoko ditugun”. Berdin gertatzen da, diputatu jeltzalearen esanetan, estatuko PERTEekin “oraindik stand by daudela”. Sagastizabalek era berean azaldu du ETEen “frustrazioa”, “ez baitute ezagutzen laguntzak jasotzeko egin behar den bidea.
Azkenik, Idoia Sagastizabalek Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren Konferentzia Sektorialaren funtzionamendua kritikatu du zeinetan kogobernantza “erabat desagertuta dagoen” eta bere funtzionamendua “hartu ala utzi” den, herrialdeen errealitatea kontuan hartu gabe.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10