Prentsa Aretoa
2022/03/08
Elizaren abusuen biktimak Batzorde independentearen bidez “babestea” aldarrikatu du, bai eta haiei “erreparazioa” ematea ere
EAJ-PNVren eta PSOEren ekimenak proposatzen du adituen talde bat izan dadila elizaren baitan eman diren abusuak “epaiketa partidistetatik” urrunduz. Proposamena gaur eztabaidatu dute Kongresuan eta ostegunean bozkatuko da
Josune Gorospe diputatu jeltzaleak gaur arratsaldean defendatu du Euskal Taldeak eta Talde Sozialistak batera aurkeztu duten proposamena, Batzorde independente bat izan dadin Elizaren baitan eman diren abusuak ikertuko dituena “epaiketa partidistetatik” urrunduz, biktimak “babestuz”, “polazizazio politikotik aldenduz” eta Kongresuko ikerketa batzordeetan ematen den gatazkatik kanpo utziz. “Ekimen honen xede nagusia da biktimei erreparazioa ematen zaiela bermatzea, prebentzioa hobetzea eta ahal den babesik onena eskaintzea”, azaldu du Gorospek.
Osoko bilkuran gaur eztabaidatu den Legez besteko proposamenak, ostegunean bozkatuko denak, Herriaren Defendatzaileari eskatzen dio pertsona adituen batzorde independentea eratzea, bera buru izango delarik, eliza katolikoaren baitan eman diren abusu sexualei buruzko salaketak eta botere publikoen zeregina jasotzeko txostena egin dezala. Txosten hau bidaliko zaie Gorteei eta Espainiako gobernuari, behar besteko neurriak hartzeko, eta Kongresuko Osokoan aurkeztuko da, eztabaidatzeko.
Josune Gorospek hasteko gogoratu nahi ian ditu “abusu sexualak adingabeak zirelarik pairatu zituzten biktimak, isilik geratu zirenak. Gertakari mingarriak, erabat gaitzesten ditugunak, eta ondorio larriak dituztenak beren osasunean eta helduaro osoan”. “ Persona hauek babestu nahi ditugu, beren ondoan egon nahi dugu egia bilatzeko prozesu honetan, gertatu zena argitzeko, egia ezagutzeko eskubidea emateko. Gizarteak eskatzen digu zorroztasunez ikerzea, seriotasunez eta objetibotasunez” .
Gainera, diputatu jeltzaleak nabarmendu nahi izan du kontua ez dela “aurreritziak ezartzea edo Eliza Katolikoa bezalako instituzioa osorik auzian jartzea, baizik eta jarduera marko bat adostea, biktimak babesteko eta haien interesaren alde egiteko”. Hala ere, Gorospek bai eskatu du Elizaren “parte hartze aktiboa”, gertatutakoa argitzeko eta “dagokionak erantzukizunak beregana ditzan”.
Amaitzeko eta ekimena “berandu datorrela” aitortu ondoren, Gorospek eskatu du “ekimenaren helburu ona alferrik ez galtzea; ez dezagun desitxuratu eta benetan isolatu eta babes dezagun Ganberako hika-mika politikotik”, amaitu du Gorospek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10