Prentsa Aretoa

2022/03/16

Euskal Taldea kezkatuta agertu da Ukrainako gerraren ondorioz Europan lehengaiak falta direlako

Kontrol bilkuran, Joseba Agirretxea diputatuak fokua jarri nahi izan du “elikagaien segurtasunean”, hori bai “drama humanitarioa” ahaztu gabe eta Ukraina, “Europako aletegia” dela eta herrialde hartan ematen ari den gatazka gogoan, eta Planas ministroari galdetu dio NPBk egoera honen aurrean “erantzungo ote duen”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Diputatuen Kongresuko Euskal taldeak Osoko Bilkuran adierazi du gaur kezkatuta dagoela Ukrainako gerraren ondorioz Europan nekazaritzako lehengaien eskasia eman daitekeelako, bereziki Ukraina “Europako aletegitzat” jotzen delako. Jeltzaleek uste dute egoera honek Batasunaren “elikagaien segurtasuna” mehatxatu dezakeela eta “uhin hedakorra” eragin dezakeela mundu mailako elikagaien hornikuntzan. Hori dena ahaztu gabe Ukraina egunotan bizi duten “drama humanitarioa”.

Kontrol bilkuran, Euskal Taldeko diputatu Joseba Agirretxeak Planas Ministroari galdetu dio Ukrainan bizi duten egoeraren aurrean esan ote daitekeen Europako Itun Berdeak, Nekazaritzako Politika Bateratuaren 2023-2027 aldirako erreformak eta Espainiako Plan Estrategikoak “erantzuna ematen diotela lehengaien hornikuntza egokirako sortu diren beharrei”.

Hitz egiteko izan duen tartean, Agirretxeak gogora ekarri nahi izan du Ukraina dela artoaren mundu mailako laugarren esportatzailea, eta ekilore-olioaren %40 herrialde horretatik datorrela. Halaber, diputatu jeltzaleak gogoratu nahi izan du “Ukrainako beste gerraz,zereal zelaietakoaz” egin den erreportajea non esaten baita Ukrainako laboreen %30, gerraren ondorioz ezin izango dela udaberrian landu, eta horrek “murrizketak” ekarriko dituela esportazioetan. “Zalantzarik gabe nekazaritzako kosteak igoko dira nekazarientzat”, deitoratu du.

Agirretxeak adierazi du nekazaritza sektorean ematen ari den egoerari gehitu behar zaiola “erregaien prezioen igoera, sektore batzuk oso kaltetuak izan baitira, besteak beste bajurako euskal ontzidia, portuan irten gabe geratu dena”.

Gure Legebiltzar Taldea