Prentsa Aretoa
2022/03/23
Erantzun eraginkor eta sendoa berehala ematea exijitu dio EAJ-PNVk Gobernuari, industria gaurko egoera latzetik ateratzeko
Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Osoko Bilkuran defendatu duen ekimenak hamar neurri jasotzen ditu energiaren eta lehengaien krisiari aurre egiteko, hauen artean gasa argiaren preziotik desakoplatzea proposatzen duena
“Ez ezazue errealitate bihurtu industriarik onena existitzen ez dena dela esaten duena, horixe lortzeko bidean gaudelako”. Sendo bezain argi hitz egin dio Espainiako gobernuari Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak gaur goizeko osoko bilkuran non Euskal Taldeak aurkeztu duen mozioa aldarrikatu duen industriak egun pairatzen duen lehengaien eta energiaren krisiari aurre egitera begira.
Hitza hartzean, Sagastizabalek fokua jarri du egoera ekonomikoan, Errusiak Ukraina inbaditu duenez geroztik are larriago bihurtu dena eta energiaren koste handiak eragin dituena industria sektorea “are egoera larriagoan jarriz”, “ekonomia suspertzeko zeresan handia duen arren”. Halaber, diputatu andre jeltzalearen esanetan, egungo egoerak agerian jarri du “Europak gasarekiko mendekotasun handia duela”.
Egoera horren aurrean, Sagastizabalek Espainiako gobernuari erreklamatu dio “erantzun eraginkorra eta sendoa” ematea, bai eta “berehala” egitea ere, industria egoera larri honetatik ateratzeko. "Unea da. Ez dago zalantzan ibiltzerik; ezin dira aho handiarekin iragarri 48 orduren buruan bertan behera jarriko diren neurriak”, sektore industriala “oso egoera larrian” dago eta “aurrikusgarritasuna, egonkortasuna eta lehiakortasuna” behar ditu, “jarduera iraunkorra” izateko. Izan ere, industriak BPGren %13 inguru osatzen du Estatuan eta %24 EAEn.
Horregatik, diputatu jeltzaleak bata bestearen atzean zerrendatu ditu Euskal Taldeak proposatzen dituen neurriak industriaren energiaren kostea arintzeko, energia berriztagarrien proiektuak bultzatzeko, epe ertainean energiaren mendekotasuna murrizteko eta transformazio energetiko eta produktiboari lotutako proiektuak bultzatzeko. PERTEak bezala.
Neurrietako bat da gasa argindarraren preziotik desakoplatzea “lehenengo eta behin ziklo konbinatuetako prezioa mugatuz erreferentziako prezio baten gehiengora” eta ondorioz, pool-aren prezioan beherakada eraginez; horretarako eta sistema elektrikorako edo Estatuarentzat defizit erantsia sortzea saihestera begira, EAJ-PNVk proposatzen du diferentzia hori finantzatzea “eragin diluitu eta murriztuko ordu-karguaren bidez”, baina energiaren azken prezioa %25etik %55era beheratu lezakeena.
Mozioaren helburua da, halaber, isurketa-eskubideen enkanteen diru-sarrera maximoa zeharkako CO2 konpentsazioetara bideratzea, Europako Batzordeak baimentzen duen bezala; Kontsumitzaile Elektrointentsiboen Estatutua aldatzea; edo tarifa-egutegia berrikustea, industriarako gaueko eskariaren kudeaketa sustatzeko, gaueko txandako P7 aldi berri bat barne ezartzen.
Euskal Taldeak Ganberaren gehiengoaren babesa eskatuko du bihar puntuz puntu bozkatuko den mozioa onartzeko.
Ondoren, Euskal Taldearen mozioaren testua
Diputatuen Kongresuak Gobernuari eskatzen dio:
1.- Gas naturalaren prezioa eguneroko merkatuan desakoplatzea, ziklo konbinatuetako gas naturalaren prezioa gehienez ezarritako erreferentziazko prezio batera mugatuz, eta gasaren prezioaren aldea diruz laguntzea, gas naturalaren aparteko kostuaren karguaren bidez.
2.- Isurketa-eskubideen enkanteen diru-sarreren gehieneko kopurua zeharkako CO2 konpentsazioetara bideratzea, Europako Batzordeak ahalbidetzen duen moduan, eta konpentsazio-sistema bat ezartzea sortzapen-urtean bertan, hurrengo urtean egin beharrean.
3. Abenduaren 18ko 1106/2020 Errege Dekretuan araututako kontsumitzaile elektrointentsiboen estatutuaren baldintzak malgutzea. Europako araudiak ahalbidetzen duen aplikazio-eremuaren hedadura maximizatzea, kontsumitzaile elektrointentsibotzat jotzen diren enpresen kopurua mugatzen duten eskakizun gehigarri guztiak ezabatuz.
4.- Egungo tarifa-egutegi elektrikoa, bidesariak eta karguak berrikustea, gaueko eskariaren kudeaketa sustatzeko eta gaueko txandako P7 tarifa-aldi berri bat sartzeko (gaueko 10etatik goizeko 7etara urte osoan), eskariaren kudeaketa sustatuko duen mekanismoarekin batera, eta aldi horretara eramatea beste aldi batzuen eskaria.
5.- Kontsumitzailearen eta ekoizlearen arteko distantzia-muga handitzea, 244/2019 Errege Dekretuan autokontsumorako erregimenean ezarrita dagoena, autokontsumorako norberak sortzeko duen gaitasuna maximizatzeko.
6.- Berriztagarrien proiektuen administrazio-izapideak arinago egitea.
7.- Sorkuntza-instalazio batek sarbide- eta konexio-puntu gisa izan dezakeen gehieneko distantzia mugatzea, garraio-sareen korapilo askotan edukiera askatu ahal izateko, eta horietatik hurbilago dauden berriztagarrien proiektuetarako sarbidea eman ahal izatea, arrakasta- eta lastertasun-berme handiagoz.
8.- Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari lotutako PERTEen deialdiak azkartzea, laguntzak enpresetara modu eraginkorrean irits daitezen.
9.- Industriarentzat beharrezkoak diren lehengai kritikoetan industria-erreserba estrategiko bat identifikatzea eta sortzea, hornidura-segurtasuneko arazoen aurrean industria-lehiakortasuna bermatzeko.
10.- Ekipo industrialak, makina-erreminta eta antzekoak esportatzen dituztelako eskaera-zorroa kaltetuta duten industriei erantzutea, Errusiari ezarritako merkataritza-zehapenek eragiten baitiete, eta, bereziki, finantza-erakundeek Errusiako enpresen alde emandako abalei dagokienez, enpresa horiek lehen errekerimenduan betearazteko eskatzen ari baitira.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10