Prentsa Aretoa
2022/03/24
Kongresuak uko egin dio EAJ-PNVk gasa argindarraren preziotik desakoplatzea eskatuz egin duen proposamenari
Osokoak bai onetsi ditu industriari zuzenean eragiten dion energiaren eta lehengaien krisiari aurre egiteko EAJ-PNVk proposatzen dituen beste neurri batzuk, besteak beste Isurketa-eskubideen enkanteen diru-sarreren gehieneko kopurua zeharkako CO2 konpentsazioetara bideratzea eta kontsumitzaile elektronintentsiboen Estatutuak aurreikusten dituen baldintzak malgutzea
Gobernuko koalizioak, PSOEren abstentzioarekin eta Unidas Podemosek eman duen ezetzarekin, eragotzi egin du gaur Kongresuak onartzea gasa argindarraren preziotik desakoplatzeko proposamena. Hauxe zen Euskal Taldeak proposatu duen neurri nagusiena, Kongresuak onartu ez duena eta hamar puntu jasotzen zituen mozioan aurkeztu dena energiaren eta lehengaien krisiari aurre egiteko, industria “kinka larrian” jartzen ari baita eta erantzun “eraginkor, sendo eta berehalakoa” behar baitu.
Edozein kasutan, Osokoak bai babestu ditu EAJ-PNVk aurkeztu dituen sei proposamen, hauen artean “Isurketa-eskubideen enkanteen diru-sarreren gehieneko kopurua zeharkako CO2 konpentsazioetara bideratzea” eta “kontsumitzaile elektrointentsiboen Estatutuan jasotzen diren baldintzak malgutzea”, hauek biek ere PSOEren abstentzioa jaso dutela. Halaber, Kongresuak oniritzia eman dio “Berriztagarrien proiektuen administrazio-izapideak arinago egiteko proposamenari, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari lotutako PERTEen deialdiak azkartzeari eta , Industriarentzat beharrezkoak diren lehengai kritikoetan industria-erreserba estrategiko bat identifikatzeari eta sortzeari, hornidura-segurtasuneko arazoen aurrean industria-lehiakortasuna bermatzeko. Azkenik, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen eskariz, Kongresuak onetsi du erantzun bat ematea beren eskaera-zorroa kaltetuta duten industriei, Errusiari ezarritako merkataritza-zehapenek zuzenean eragiten dietelako.
Ziklo konbinatuetako gas naturalaren prezioa gehienez ezarritako erreferentziazko prezio batera mugatzeari “eragin diluitu eta murriztuko ordu-karguaren bidez” uko egiteaz gain, Euskal Taldeak bere mozioan proposatzen zuen bezala, energiaren prezioa %25etik %55era bitartean beheratu lezakeena, Kongresuak bertan behera utzi du baita “egungo tarifa-egutegi elektrikoa, bidesariak eta karguak berrikusteko proposamena”, gaueko eskariaren kudeaketa sustatzeko eta gaueko txandako P7 tarifa-aldi berri bat sartzeko.
“Harrigarria da batzuek beren jarrera hilabete eskasean aldatu dutela ikustea”, adierazi du Idoia Sagastizabalek industriarako tarifa aldi berri bat sortzeko proposamenari buruz, Senatuak PPren aldeko botoarekin onetsi zuela gogoan eta gaur aldeko boto hori abstentzio bihurtu dela ikusirik. Diputatu jeltzalea,aldi berean, kritiko agertu da PSOE eta Unidas Podemosen jarrerarekin “Kongresuan ukatu baitute Sánchez presidenteak Europan erreklamatu duen neurri nagusia: gasa argindarraren preziotik desakoplatzea”.
Sagastizabalek berretsi duenez industriak “laguntza” behar du, eta deitoratu du Gobernuak alferrik galtzen utzi izana “proposamen honek Europari batasun mezua bidaltzeko planteatzen zion aukera”. Halaber, diputatuak Espainiako gobernuari ohartarazi dio berandu dabilela eta “neurriak albait arinen hartzea” erreklamatu dio estatuan BPGren %13a egiten duen eta EAEn BPGren %24a den sektoreko enpresak ixtea saihesteko.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10