Prentsa Aretoa

2022/04/27

Aitor Estebanek Espainiako gobernuari exijitu dio dokumentuak desklasifikatzea eta ustezko espioitza ikertzeko Batzordea eratzea

Kontrol-bilkuran Euskal Taldeko bozeramaileak baieztatu duenez ezagutu diren informazioen aurrean “babesgabe dagoena” “ez da CNI erakundea, baizik eta Parlamentua”, eta Robles ministro andreari ohartarazi dionez “Gastu Erreserbatuen Batzordearekin konponduko duzuela uste baduzue, erratuta zaudete”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak “irmotasuna” eskatu dio Espainiako gobernuari aurreko astean ezagutu zen bezala 60 lider independentistari eginiko balizko espioitzaren aurrean eman beharreko erantzunean. Kontrol bilkuran, bozeramaile jeltzaleak Exekutibo zentralari exijitu dio kasu honekin erlazionatutako agiriak desklasifikatzea eta Ikerketa Batzordea bat eratzea, EAJ-PNVk Ganberako beste bederatzi alderdirekin batera erreklamatu bezala.

Osoko Bilkuran hitza hartzean Estebanek baieztatu du Gobernuak erabili duen argudioak ezartzen duenaren aldean “babesgabe dagoena ez da CNI erakundea baizik eta Parlamentua” eta gaineratu duenez “hitzetik hortzera horrenbeste darabilten Espainiako demokrazia osoa erabat kaltetu dute”, ezagutu diren azken informazioek.

Testuinguru honetan, Euskal Taldearen bozeramaileak Robles ministro andreari ohartarazi dionez “Gastu Erreserbatuen Batzordearekin ez da ezer konponduko”. “Hala izango dela uste baduzue, erratuta zaudete”, esan du. Gainera, Euskal Taldeko bozeramaileak baieztatu duenez “hau ez da tartean daudenei soilik eragiten dien gaia; denok kezkatu beharko gintuzke, Gobernutik hasita, eta sistema demokratikoaz arduratzen den orori interesatu beharko litzaioke”. Horregatik baieztatu duenez “horren epaile aurrerakoia zen Margarita Robles erabat kezkatuta egongo litzateke orain gertatzen ari denarekin, eta ez zen konforme geratuko “eskuak lotuta ditugu eta ikusiko dugu Gastu Erreserbatuen Batzordean” esatearekin”.

“CNIk legezko parametroetan jarduten duela diozu, eta sinetsi egin behar zaizu ebidentzia guztien kontra, PEGASUS programa Estatuei baino ez zaielako saltzen , eta sinestezina da Auzitegi Goreneko epaile batek hiru hilabetetan 60tik gora entzuketa indibidualizatu baimentzea. Hori ez du inork irentsiko”, berretsi du bozeramaile jeltzaleak.

“Irmoago jardun ezik, larriki kaltetuko dute sistema demokratikoa. Egin behar duzuena da dokumentuak berehala desklasifikatzea eta ondoren Sekretu Ofizialen legea indargabetzea”, amaitu du.

Gure Legebiltzar Taldea