Prentsa Aretoa
2022/05/04
Joseba Agirretxeak Pegasus bidez eginiko espioitzaz esan du “maila goreneko eskandalu politikoa” dela eta gertakariak argitzea exijitu du
Kongresuko Defentsa Batzordean non Robles ministroa ere izan den, Euskal Taldeko diputatuak kritikatu du “parlamentuan Ikerketa batzordea eratzeari uko egiten diotenen koldarkeria”
Joseba Agirretxeak, Diputatuen Kongresuan defentsa gaietarako bozeramaileak “maila goreneko eskandalu politiko” jo du 60tik gora ordezkari politikori, bai eta Sánchez presidenteari eta Robles ministroari Pegasus izenekoa erabilita ustez egin zaien espioitza, eta gertatutakoa argitzea exijitu du.
“Baten batek espiatu du eta baten bat espiatua izan da. Ezin dugu egin ezer gertatu ez balitz bezala. Anabasa da eta argitu beharra dago. Aztertu, argitu behar da,eta erantzun politikoa eman behar zaio”, esan du Agirretxeak Margarita Roblesek Kongresuan egin duen agerraldian, Kongresuan Ikerketa Batzorde bat sortzea berriz ere proposatu ondoren. Hain zuzen ere, PPk, PSOEk, Ciudadanosek eta Voxek atzo EAJ-PNVk eta Legebiltzarreko beste 9 alderdik egindako eskaeraren aurka agertu ondoren, Parlamentuan Ikerketa Batzordea eratzeari uko egin diotenen koldarkeria kritikatu du Euskal Taldeko bozeramaileak. "Okerrena da ezkutatu nahi izatea", esan du.
Bestetik, eta Segurtasun eta Defentsarako Europako Batasunaren Ipar orratz Estrategikoari dagokionez, Agirretxeak nabarmendu du EAJ-PNVk “Batasunaren defentsa komunerako politika defendatu du, horren kontra agertu direnak Estatuak izan diren bitartean”, subiranotasunaren lagapen horrek susmoak eragiten dizkietelako. Euskal Taldeko bozeramaileak Europako plana “asmo handiko” jo du, bina kritikatu du “berandu” datorrela, bai eta “derrigortuta” Errusiak legearen kontra eginik Ukraina inbaditu duenez geroztik.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10