Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2022/06/01

Belarra ministroak egoitzetarako proposatu duen eredua “euskal eskuduntzak” zapaltzen dituela salatu du Euskal Taldeak

Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak “agiri adostu bat” egiteko bidean aurrera egitea eskatu du, Giza Eskubideen eta 2030 Agendaren titularraren planak planteatzen duen birzentralizazioan aurrera egitea saihesteko, eta esan du ministro andrearen agerraldia “marketin-ariketa hutsa” izan dela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldea kezkatuta agertu da gaur Autonomiaren aldeko eta Mendetasunari arreta eskaintzeko Sistemaren zentro eta zerbitzuen kalitateari buruzko akordioak, Espainiako Gobernuak iragarritakoak, autonomia erkidegoen eskuduntzetan sartzea dakarrelako.

Giza Eskubideen eta 2030 Agendaren ministro andre Ione Belarraren agerraldian, gaur Kongresuan egin den saioan, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak ohartarazi du iragarritako planak “birzentralizazioa” dakarrela, eta EAJ-PNVren eskua luzatu du “agiri bat adosteko lanean aurrera egiteko”. Hala, Eusko Jaurlaritzak aurreko astean egin zen Konferentzia Sektorialean egin bezala, Egoitzen plan hau “irizpide komunetarako gomendio bihurtzea” erreklamatu du.

Sagastizabalek azaldu bezala, Espainiako gobernuak egoitzen sistema antolatu nahi du Euskadik asistentzia sozialean duen eskuduntza “urratuz”, eta “zentroak eta zerbitzuak akreditatzeko gutxieneko irizpideak ezartzetik harago eramanez”. “Koordinatzera baino, ematen du birzentralizatzera doazela”, esan du.

Azkenik, Sagastizabalek gogora ekarri duenez “Euskadin lan handia egiten ari gara adineko pertsonentzako egoitzei buruzko Dekretua osatzeko, egungo beharretara egokitzeko eta pandemian ikasitako guztia aintzat harturik, gainera”. Diputatu jeltzaleak balioetsi du, halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean egiten ari diren elkarlana Dekretu hori egitera begira, adituen ekarpenekin, gizarte erakundeekin, patronal eta sindikatuekin. “Benetako gobernantza eraginkorra egikaritzeko modua da”, amaitu du.

 

Gure Legebiltzar Taldea