Prentsa Aretoa
2022/06/27
Terrorismoaren biktimak gogoratzeko eta omentzeko egin den ekitaldian parte hartu du EAJ-PNVk
Kongresuan egin den bilkura solemnean izan dira Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia, hurrenez hurren EAJ-PNVk Kongresuan eta Senatuan dituen taldeetako bozeramaileak. Bertan ere izan dira Imanol Landa Goiko Ganberaren Mahaiko kide gisa eta Monika Hernando Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa

Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia, EAJ-PNVren Euskal Taldeak Kongresuan eta Senatuan dituen bozeramaileak eta Imanol Landa Senatuko Mahaiaren bigarren idazkaria izan dira gaur Diputatuen Kongresuan terrorismoaren biktimak gogoratzen eta omentzeko egin den bilkura solemnean. Halaber, jeltzaleen ordezkaritzarekin joan da Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaria.
Ekitaldi hau urtero egin ohi da 2010eko martxoan Parlamentuko Talde guztiek adostu zuten adierazpen instituzionalaren bidez ekainaren 27a Terrorismoaren Biktimen Egun deklaratu zutenez geroztik.
Nabarmenak...
Kongresua
2022/07/22
Kongresua
2022/07/13
Kongresua
2022/07/13
Kongresua
2022/06/30
Kongresua
2022/06/29
Berri ikusiagoak...
Bizkaia
2021/07/28
Kongresua
2021/03/25
EBB
2022/05/07
Kongresua
2021/07/07
Kongresua
2021/06/27