Prentsa Aretoa

2022/06/28

Aitor Esteban Melillako ezbeharraz: “Gobernu zentrala ezin da sorgor geratu gertakaria nola kudeatu den ikusita eta hainbeste heriotzaren aurrean”

Kongresuan eman duen prentsaurrekoan, Euskal Taldeko bozeramailea kezkatuta agertu da Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako dekretu berriaren inguruan hartutako neurrien behin-behinekotasunagatik eta inprobisazioagatik: "Egoera zuzenduko bada,beste mekanismo batzuk aurreikusi beharko dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, gaur ziurtatu du Gobernu zentrala ezin dela geldirik egon gertakaria nola kudeatu den ikusita eta Melillako hesiaren gainetik salto egiteko azken saiakeran, iragan ostiralean, horrenbeste pertsona hil ondoren. Informazio batzuen arabera, gutxienez 37 pertsona migratzaile hil dira.

Gainera, Estebanek erabat desegoki jo ditu Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen hitzak, Marokoko Gobernuak joan den ostiraleko jardunean egindako lana eskertuz: «Ezin da horrela erantzun, dena perfektua izan balitz bezala».

Kongresuan eskaini duen prentsaurrekoan Euskal Taldeko bozeramaileari galdetu diote Marokoko poliziek Espainiako lurraldetik migratzaileak Marokora itzultzen erakusten dituzten irudien inguruan. “Ez da lehen aldia izan. Ikusi dugu beste inoiz zer gertatu den. Ez dator bat zuzenbidearekin ez tokian tokiko eskumenekin edo nazioarteko legeriarekin eta barneko ordenamendu juridikoarekin ere.

Beste alde batetik, Estebanek baieztatu du krisiaren aurkako dekretu berriaren neurri batzuek inprobisazio-sentsazioa ematen dutela, eta esan du kezkatuta dagoela Gobernuak joan den larunbatean onartu zuen testuaren behin-behinekotasunarekin. “Neurri horiek ezin dira luzaroan indarrean egon. Beste mekanismo batzuk aurreikusi beharko dira egoera zuzendu ahal izateko”, esan du Estebanek.

Azkenik, Aitor Estebanek adierazi du Euskal Taldeak krisiaren aurkako dekretua bere osotasunean baloratu beharko duela emango duen botoa erabakitzeko, baina adierazi du neurri batzuk positiboak direla eta talde politikoentzat oso zaila dela "ez" esatea.

Gure Legebiltzar Taldea