Prentsa Aretoa

2022/06/29

Neurriak hartzea erreklamatu dio EAJ-PNVren Euskal Taldeak Gobernuari Bidasoan eta Melillan heriotza gehiago gertatzea saihesteko

Kontrol bilkuran, Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak Barne ministroari txarretsi dio Europako Batasunaren kanpoko mugan migratzaileak hiltzea “guztiz onartezina” dela, barruko mugan “guztiz defendaezina” izateaz gain

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Gaur goizean Kongresuan egin den kontrol bilkuran, Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari erreklamatu dio berehalako neurriak hartzea, Bidasoan eta Melillako hesian bidean doazen migratzaile gehiagok bizia galtzea saihesteko.

Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren aurrean deitoratu du Europako Batasunaren kanpoko muga batean, Melillan kasu honetan, migratzaileek bizia galtzea guztiz “onartezina” dela eta Bidasoa moduko barne mugan, bestetik “guztiz defendaezina”.

Osokoan hitza hartu duenean, Barandiaranek gogora ekarri du Bidasoa dela “Europako barruko mugetan dagoen punturik beltzenetakoa”. Bederatzi hildako erregistratu dira iazko apiriletik hona eta azkenean ekainaren 18an izan zen. Diputatu jeltzaleak gogora ekarri du “funtsezko eskubideak erabat urratu direla” aurreko ostiralean Melillako hesiaren gainetik egiten saiatu zirenen kontra Marokoko poliziak eginikoa, informazio batzuen arabera 37 pertsona hil baitira. “Gertatu dena ezin da errepikatu, eta are gutxiago Gobernuko presidenteak justifikatu” .

Azkenik, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du Euskal Taldearen ekimena Kongresuko osokoak aurten otsailaren 2an onartu zuena,zeinaren bidez Espainiako gobernuari erreklamatzen zitzaion Europako batasunean zehar bidaiatzen diren migratzaileentzako korridore humanitarioak sustatzea, bai eta “migratzaileak humanizatzea bezain gauza sinple eta oinarrizkoa” eta “jazarriak, atxilotuak eta deportatuak direnean ere bere funtsezko eskubideak errespeta daitezela”.

Gure Legebiltzar Taldea