Prentsa Aretoa
2022/06/30
Familiei eta enpresei argindarraren prezioa beheratzeko neurriak jartzen jarraitzea erreklamatu dio Euskal Taldeak Gobernu zentralari
Ribera presidenteorde andreak `salbuespen iberikoaz´ informatzeko egin duen presazko agerraldian, Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak gogora ekarri duenez, EAJ-PNV “betidanik agertu da mekanismo honen alde”, baina aitortu du “denbora behar dela ondorioak ikusteko”, eta “epe ertainean egiturazko neurriak hartzea” proposatu du argindarraren prezioa beheratzera begira
Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak Gobernu zentralari eskatu dio gaur familiei eta enpresei argindarraren prezioa beheratzen jarraitzeko neurriak hartzen jarraitzea “epe ertainean egiturazko neurriak hartuz”, prezio hau beheratzen laguntzeko. Hala ere aitortu du “inork ez duela hagaxka magikoa” eta gasa argindarraren preziotik bereizteko prozesuak denbora behar duela “bere ondorioak erakusteko”.
Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministro Teresa Riberak `salbuespen iberikoa´ izenez ezagutzen denaz informatzeko egin duen presazko agerraldian, Sagastizabalek gogoratu du EAJ-PNV betidanik agertu dela “mekanismo horren alde” , “aste honetan bertan beherapenak antzeman ditugulako argindarraren prezioan”. Halaber, diputatu jeltzaleak deitoratu du neurria kritikatu dutenak izatea. “Behar bada Gobernuaren `pekatua´ izan da prezioen murrizketa anbiziotsuegia”. Era berean baieztatu duenez “errealista izan behar da eta aitortu beharko dugu egungo egoeragatik ez ditugula izango aurreko urteetako prezio baxuak.
Ministro andrearen agerraldian hitza hartu duenean, Sagastizabalek nabarmendu nahi izan du `salbuespen iberiko´ deritzonaren balioa, Europako herrialde batzuetan, argindar enpresa publikoak dituztela,nuklearra esaterako, eta argindar enpresen mozkinen gaineko zergekin, Espainiakoak baino prezio altuagoak dituzte. Testuinguru horretan, diputatu jeltzaleak baieztatu du Europa “salbuespen egoeran” dagoela, neurriak hartzea derrigortzen duela “familien errenta eskuragarria babesteko, enpresen lehiakortasuna bermatzeko eta deslokalizazioak eta kaleratzeak saihesteko. “Horrek hausnarketa egitea eskatzen digu, bai eta eragileen arteko elkarrizketa zabala ere, hau da, Espainiako gobernuaren eta talde politikoen artean”.
Alderdi positibotik, Sagastizabalek ospatu du Espainian eta Portugalean gasaren prezioa bereiztea gauzatu denez geroztik, Europako Batzordeak aitortu du argindarraren merkatuaren diseinuak ez duela funtzionatzen. “Euskal Taldeak beti egin du egiturazko neurrien alde, betidanik esan du merkatu marjinalistaren erreformari heldu behar zitzaiola, gai hori Europarren eskuetan dagoen arren, eta zentzu horretan baloratzen dugu Gobernuak erreforma hori Europan defendatu izana eta defendatzea”. Era berean, EAJ-PNVk proposatzen du Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioren tarifa birformulatzea kontsumitzaile zein enpresa txiki eta ertainentzat, eta epeen merkatuetan likidezia sortzea likidezia sustatzeko eta prezio orekatuagoak eta egonkorragoak lortzeko.
Azkenik, diputatu jeltzaleak gogora ekarri du Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak argindar eta gas enpresak eta petrolio ekoizleak egungo testuinguruan jasotzen ari diren mozkinen gainean iragarri zuen zerga. “Enpresa hauek espero ez zituzten mozkinak jasotzen ari dira, espero zituztenak baino marjina handiagoarekin. Mozkinen gaineko zergaren gai hau berme guztiekin kudeatzea espero dugu, Europak ezartzen dituen baldintza eta mugen barruan,hain zuzen”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10