Prentsa Aretoa
2022/08/24
Euskal Taldeak energiari buruzko dekretuaren alde bozkatuko du
Euskal Taldeak arduraz jokatuko du, eta dekretuaren aldeko botoa emango du, uste baitu bertan ezartzen diren neurriak berehala aplikatuta bakarrik izango direla zentzuzkoak, eta, gainera, Estatuko gobernuak irailean Europako Batzordera bidaliko duen kontingentzia energetikoaren planean kontuan hartuko direla Eusko Jaurlaritzak bidalitako epe laburreko, ertaineko eta luzeko neurriak
Kongresuko Euskal Taldeak adierazi du “energiaren dekretua” esaten zaion 14/2022 Lege Dekretuaren alde bozkatuko duela. Arduraz jokatuz, diputatu jeltzaleek botoi berdea sakatuko dute bihar Behe Ganberan egingo den ezohiko osoko bilkuran. Izan ere, EAJk uste du dekretuko neurriak berehala aplikatu behar direla, lortu nahi diren ondorioak edukiko badituzte. Gainera, Ribera presidenteordeak gaur Eusko Jaurlaritzaren Kontingentzia Planari buruz egin duen balorazio positiboa ikusirik, EAJk uste du Jaurlaritzaren Plana kontuan hartuko dela Espainiako Gobernuak irailean Europako Batzordera bidaliko duen kontingentzia planean.
Nolanahi ere, EAJk gaitzetsi egin ditu gobernu zentralak erabilitako “moduak”, eta eskatzen dio irailean hasiko den bilkura-sasoian joka dezala “elkarrizketa eta negoziazio gehiagorekin”. Horrez gainera, jeltzaleek Sánchezen gobernuari eskatzen diote “joka dezala leialtasunarekin” eta “utz ditzala alde batera ‘omnibus dekretuak’”, elkarrekin zerikusirik eduki ez eta eztabaidak polarizatzen dituzten denetariko gaiak nahasten dituztenak, talde parlamentarioak maniobratzeko aukerarik gabe uzten baitituzte.
Halaber, Euskal Taldeak lege dekretu hori lege proiektu gisa tramitatzearen kontrako botoa emango du. Horretarako arrazoi nagusia “sen ona” da: lege dekretu horretan ezartzen diren energiaren arloko neurriak “aldi baterako” dira, eta horregatik alferrikakoa litzateke zuzenketa bidez aldaketak egitea, legea indarrean jarritakoan ezin aplikatu izango lirateke eta. Gainera, EAJk uste du ezen, dekretuaren testua irekitzen bada talde parlamentarioek iradokizunak egiteko, balitekeela azken emaitza testu nahasia izatea.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10