Prentsa Aretoa
2022/08/25
Aitor Estebanek Espainiako Gobernuari eskatu dio ahaleginak etorkizuneko energia-legeria adosteko
Kongresuan egindako adierazpenetan, EAJ-PNV Euskal Taldearen bozeramaileak nabarmendu du Trantsizio Ekologikorako Ministerioak konpromisoa hartu duela Eusko Jaurlaritzak Kontingentzia Planari egindako ekarpenak kontuan hartzeko, eta deitoratu du elkarrizketarik ez dagoela "energia-dekretua" delakoa baliozkotzean
Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Espainiako Gobernuari eskatu dio ahaleginak egitea udazkenari eta neguari begira onartu beharko den plangintza eta legeria energiaren arloan adosteko.
Komunikabideei egindako adierazpenetan, Esteban kritiko agertu da "dekretu energetikoa" deiturikoa baliozkotzean elkarrizketarik egon ez delako, eta "modus operandi" hori aldatzeko eskatu dio Sanchezen Gobernuari. “Espero dut legedi berri batean berriro hau ez gertatzea. Ahaleginak egin behar ditugu Gobernuak onartuko dituen arauak orain egin den bezala egin ez daitezen; izan ere, Sektoreko Konferentzia batean ez da ezer zehazten, eta bost egunera ateratzen da lege-dekretua, askotariko gaiekin. Udazkenari eta neguari begira planifikatzen dena da interesgarria, eta horrek araudi berri bat eskatzen du. Adostu dezagun hori, adostu dezagun ekimen hori aurkeztu baino lehen”, laburbildu du.
Kongresua baliozkotzen duen eta Euskal Taldeak babestuko duen lege-dekretuari dagokionez, Estebanek ziurtatu du “ez duela zentzurik atzera botatzea”, kontuan hartuta energiaren eta garraioen arloan aurreikusten dituen neurriak indarrean daudela jada. Gainera, nabarmendu du Espainiako Gobernua positiboki baloratzen ari dela Eusko Jaurlaritza irailean Teresa Riberaren Ministerioak Europako Batzordeari aurkeztu behar dion Kontingentzia Planari egiten ari zaion ekarpena, eta azpimarratu du Hirugarren lehendakariordeak hartutako konpromisoa, alegia, “Eusko Jaurlaritzak proposatutako neurri horiek kontuan hartuko direla”.
DECRETO LEY 15/2022, DE INCENDIOS Y SERVICIOS FORESTALES
Esteban se ha referido también a otro de los Decretos Ley que se debaten en el día de hoy, el RDL 15/2022, de 1 de agosto, por el que se adoptan medidas urgentes en materia de incendios forestales, para trasladar los “temores” y la “prevención” del Grupo Vasco respecto a esta legislación y su desarrollo normativo. Y es que, de acuerdo con lo manifestado por el portavoz jeltzale, este DL “entra en materia reservada a las CC.AA.” y no tiene en cuenta los servicios que “de manera eficaz” se están prestando a través de sus organismos, como la Agencia Vasca de Medio Ambiente en el caso del País Vasco. Por ello, ha reclamado al Gobierno español que en el desarrollo normativo de este Decreto Ley “se rectifique con respecto al tratamiento de las Agencias autonómicas ya existentes y que la regulación futura sea lo suficientemente básica como para entender que no entra en las competencias de las Comunidades Autónomas”. Por todo ello, confiando en que estas peticiones serán tenidas en cuenta en virtud de las conversaciones mantenidas con el MITECO, el Grupo Vasco se abstendrá en la votación de hoy.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10