Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2022/09/13

Euskal Taldeak lehen izapide honetan babestuko ditu banka eta energia sektoreei zuzendutako prestazioak, foru-herrialdeekin adosteko “borondatea eta marjina” emango direlakoan

Kongresuan eman den prentsaurrekoan Diputatuen Kongresuko bozeramaile jeltzaleak PSOE eta UP alderdiei deitoratu die proposamen hau aurkezteko orduan “presaka eta korrika” ibili nahi izatea, eta izapidean konpondu beharko liratekeen alderdi batzuk zerrendatu ditu

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak gaur baieztatu du “bankari eta energia enpresei eman nahi zaizkien prestazio berriak Euskal Autonomia Erkidegoarekin eta Nafarroako Foru Komunitatearekin adostu ezean”, PSOEk eta Unidas Podemosek gaur aurkeztu duten ekimenak “ez du EAJ-PNVren baiezkoa jasoko”.

Edozein kasutan, eta akordio hori adosteko “marjina” badagoela aintzat harturik eta batez ere Espainiako gobernuak “borondatea” duela adierazi duelako, Euskal Taldeak baietza emango du gaur Lege Proposamena aintzat hartzeari buruzko bozketan.

“Parlamentuak eta Gobernuak gainditu ezin duten lerroa” kontuan izanda, Esteban kritiko agertu da proposamenaren beste alderdi batzuekin, bere ustetan “hobeto egiterik egon bazegoelako, eta ez presaka eta korrika Lege Proposamen baten bidez”.

Hala, PSOE eta Unidas Podemosen ekimen honetan jasotzen diren neurri hauek berrikusi beharko direla eta Europako Batasunak onartuko duen zergara moldatu beharko direla esan du, eta Lege Proposamen honi zuzenketa bidez egin behar zaizkion “zuzenketak” zerrendatu ditu. Besteak beste azpimarratu du “harrigarri” egin zaiola prestazioa negozioen kopuruaren arabera erabakitzea, enpresek izan dituzten aparteko mozkinen gainean egin beharrean. Beste zalantza da prestazio hau hiritarrei egotziko ote zaien eta aplikatzeko orduan atzeraeraginarekin egingo ote den.

“Erabakiko dena aintzat hartzea denez eta gai hauek guztiak zuzentzeko marjina egon badagoenez, izapide zehatz honetan ´bai´ bozkatuko dugu,baina gai hauetako batzuk zuzendu arte behitzat, ez du esan nahi EAJ-PNVren azken botoa hori izango denik”, laburbildu du Estebanek.

Gure Legebiltzar Taldea