Prentsa Aretoa
2022/09/20
Euskal Taldeak zerbitzu-kontratu publikoak berrikusteko aukera ematea proposatu du, soldata-igoerak jasotzeko
Kongresuan eman duen prentsaurrekoan, Aitor Estebanek esan du neurri horrek mesede egingo diela langileei, enpresei eta administrazioei, eta behar-beharrezkoa izango dela inflazio handiko egoera batean. "Soldatari buruzko akordioak hartzea erraztuko du, lan-gatazkak saihestuz eta zerbitzua ematea bermatuz", esan du
Kongresuko Euskal Taldeak iragarri du zuzenketa bat planteatuko diola orain lege-proiektu gisa energiari buruz izapidetzen ari den dekretuari, inflazio handiko testuinguru batean langileak ordezkatzen dituzten erakundeek eskatutako % 2tik gorako soldata-igoerak ahalbidetzen dituzten zerbitzuen esparruko kontratu publikoen prezioak berrikusi ahal izateko.
Hain zuzen ere, ondorengoa proposatzen du Euskal Taldeak: salbuespen gisa, administrazioaren lurralde-esparru ezberdinetan (Estatua, autonomia-erkidegoak, foru-aldundiak eta udalak) egiten diren zerbitzu-kontratuak berrikustea, baldin eta horien eskulanak kostu esanguratsua badu (langileen soldatei eta Gizarte Segurantzari dagozkien gastuen kostua kontratuaren kostu osoaren % 50 baino handiagoa izatea), negoziazio kolektiboaren eremuan urteko soldata-igoera baino handiagoa hitzartzen bada, eta Estatuko aurrekontu orokorretarako erabiltzen bada. Edozein kasutan, berrikuspenaren zenbatekoa ezin izango da izan kontratuaren esleipen-prezioaren %20tik gorakoa.
Estebanek guztiz beharrezkotzat jo du neurria prezioen gorakada ezaugarri duen egungo testuinguru ekonomikoan, eta ziurtatu du modu horretan erraztu egiten dela soldata-akordioak adostea, lan-gatazkak saihestuz eta zerbitzua ematea bermatuz. Zerbitzu-kontratu publikoen prezioen berrikuspen horrek indarrean daudenei eta lizitaziora jo dutenei eragingo zien; bozeramaile jeltzalearen beraren hitzetan, gai hori erabat trabatuta zegoen eta kontuan hartu ere ez zen egin.
Estebanek laburbildu duenez, “espero dugu Ganberak aintzat hartzea (lege-proiektu hau izapidetzean, 14/2022 Lege Dekretutik datorrena), onuragarria izango delako langileentzat, enpresentzat eta administrazio guztientzat”.
Ondorengo estekan ikus daiteke Euskal Taldeak erregistratu duen zuzenketa https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20534/enmienda-al-articulado-del-proyecto-de-ley-de-medi
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10