Prentsa Aretoa
2022/10/10
Estebanek organo judizialen blokeoaz esan du “gaitzesgarria eta onartezina” dela eta azpimarratu du EAJ-PNVk ez duela “horretaz ezer jakin nahi”
Euskal Taldeko bozeramaileak garrantzia kendu nahi izan dio BJKNren orain arteko presidente Carlos Lesmesen dimisioari, atzo ezagutzera eman ondoren, eta esan du “eragile politiko eta judizialen interes-jokoagatik” izan dela Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra eta Auzitegi Konstituzionala eraberritzeko prozesuan ematen ari den atzerapena
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, gaur esan du organo judizialen blokeoa “gaitzesgarri eta onartezina” dela eta azpimarratu duenez “EAJk ez du honetaz ezer jakin nahi”, hau ez da “guk ulertzen dugun Justizia modua”.
Botere Judizialaren Kontseilu Orokorraren eta Auzitegi Gorenaren presidente Carlos Lesmesek bere dimisioa iragarri ondorengo egunean Estebanek adierazi du uko egite honek ez duela “egoera are okerrago bihurtuko, praktikan zegoen bezala dagoelako: erabat hondatuta”, eta gaineratu duenez “Lesmesen eta BJKN osoaren dimisioa aspaldi gertatu behar zen”, “ez dauka zentzurik hor jarraitzeak behin agintaldia agortuta”, baieztatu du.
Hain zuzen ere, Estebanek esan du “interes-jokoa ematen ari dela eta ez bakarrik eragile politikoen artean, baizik eta kasu askotan baita eragile judizialen artean ere”, eta azpimarratu duenez “alderdi politikoek zein Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideek lau urte daramatzate legegilearen agindua argi eta garbi urratzen”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10