Prentsa Aretoa
2023/03/07
Irungo trenbide sareari irtenbide integrala emateko Euskal Taldeak egin zuen proposamena babestu du Kongresuak
Iñigo Barandiaranek aurkeztu eta Garraio Batzordean onartu den ekimenak Espainiako gobernuari erreklamatzen dio trenbideen zabalgunea estaltzea hiriaren garapena ahalbidetzera begira. Proposamenak PSOE, PP, UP eta Bilduren abstentzioa jaso du
Kongresuko Garraio, Mugikortasun eta Hiriko Agenda batzordeak gaur onartu du Irungo trenbide sareari irtenbide integrala ematera begira Euskal Taldeak aurkeztu duen proposamena.
Hala, eta Legez Besteko Proposamenaren testuaren arabera, Kongresuak Espainiako gobernuari erreklamatzen dio Irungo geltoki intermodal berriaren proiektua amaitzea; pasabide berri baten proiektua idaztea eta egitea; trenbideen zabalgunea estaltzeko jarduerak bultzatzea eta hiriaren alde biak oinezkoentzako pasabidearekin lotzeko proiektua egitea, Irungo Hiri Antolamendurako Plan Nagusian Via Irun 2030 egitasmoan jasotzen dena betez; eta Eusko Jaurlaritzaren trenbidea (ETS/Euskotren) Adif-en trenbide gunean integratzeko beharko diren ekimenak abian jartzea.
Bileran hitza hartu duenean Garraio gaietarako bozeramaile jeltzale Iñigo Barandiaranek nabarmendu duenez “Irungo trenbideek, ekonomiarako ekarri duten onuraz gain, hiria bitan zatitu dute ibilgailuentzako bide bakar bat izanez”. Gainera, Barandiaranek gogoratu du 2011an Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irungo Udalaren arteko akordioa izenpetu zela trenbideak hirigunean estaltzeko. Hala ere, Euskal Taldeko diputatuak aditzera eman duenez Adif-ek akordio hura 2015ean hautsi zuen “Irunen etorkizuna hirigintza aldetik erabat hipotekatuz”.
Gaur EAJ-PNVren proposamena aurrera eramateko lortu den akordioa, Barandiaranen esanetan ahalbidetuko du “egungo planteamenduaren akatsak gainditzea, hau da, oinezkoentzako pasabide berri bat egitea hiriguneen arteko zatiketari eutsiko zion errepiderik gabe”. “Onartu den irtenbidea egingarria da eta inbertsioa ez da handia Estatuak Irungo hiriarekin daukan zor historikoarekin alderatuta”, amaitu du diputatu jeltzaleak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10