Prentsa Aretoa

2023/03/07

'Bai bakarrik da Baietz' Legeak eragin duen arazoari “ahalik eta irtenbide teknikorik onena” ematearen alde dago Euskal Taldea

Diputatu jeltzaleek PSOEren erreforma aintzat hartzea babestu dute “legeak hainbat gauza on dituen arren, Zigor Kodea berrikustearen bidez konpondu behar delako zigorren berrikusketak hiritarrengan eta biktimengan eragin den kaltea”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Kongresuko Euskal Taldeak ‘Bai bakarrik da Baietz’ legearen erreforma aintzat hartzea babestu du, gaur osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatu den Talde Sozialistaren proposamenaren alde agertuz. “Orain esku artean dugun lana da irtenbide teknikorik onena bilatzea kontakizunez ulertzen ez duen benetako arazo bati”. Mikel Legarda diputatu jeltzaleak laburbildu duenez, herritarrek ez dute arau hori ulertzen eta zigorgabetasun sentsazioa eragin du.

Testuinguru horretan, Euskal Taldeak uste du beharrezkoa dela erantzun egokia ematea eta aitortzea, zigorrei dagokienez, lege honek nahasmen eta ondoez handia sortu duela gizartean, ez duelako aurreko zigor astunenetik indarreko zigorrik arinenera igarotzea arinduko duen araubide iragankorrik, eta ondorioz, zigorren berrikuspenak gertatu direla, errudunarentzat onuragarrienak diren arau penalen atzeraeragintasun printzipioa aplikatzeagatik.

Legardak berretsi du oraingo eztabaida dela “soilik” “organo judizialei interpretazio marko txikiagoa emateko, legearen alderdi onen kalterik gabe”. Zentzu honetan Euskal Taldea bat dator Talde Sozialistaren proposamenarekin “ezer ez baita aldatzen baiezkoaren kontzeptuan edo denak erasotzat jotzeko irizpidean; ez dakar eskema patriarkalera itzultzea ezta biktimentzat froga aurkezteko zama gogorrago bat ere. Ez da, ezta ere, faltsukeria osoz ´Manadaren Zigor Kodera´ itzultzea” laburbildu du.

Azkenik eta une honetan egin ahal den gauza bakarra “etorkizunerako erreforma” dela aitortu ondoren, Legardak adierazi duenez “Zigor Kodean jasotzen diren zigorrak berrikustearen bidez delitu batzuei eman zaien tratamenduaren eraginez sortu den kaltea konpontzeko ordua da, biktimei elkartasuna adierazteaz gain”.

Horregatik guztiagatik, atzo Aitor Esteban bozeramaileak aurreratu zuenez, Euskal Taldeak gaur eztabaidatu den Lege Proposamena aintzat hartzearen alde bozkatu du.

Gure Legebiltzar Taldea