Prentsa Aretoa

2023/03/20

Aitor Estebanek Legorretan bisitatu zuen Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotzen den tren geltokiaren proiektua

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea ostiralean Gipuzkoako udalerrira joan zen EAJ-PNVren bertako taldearekin biltzera eta Legorretako tren geltoki berriaren kokapena ezagutzera, zeinaren proiektuaren idazketa ADIFek esleitu berri duen

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek Legorretan bisitatu zuen Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasotzen den tren geltokiaren proiektua

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko euskal bozeramaileak iragan ostiralean Legorretako EAJ-PNVren udal taldeko kideen eskutik ezagutu zuen herri honetan egingo den tren geltoki berriaren proiektua, 2021eko Aurrekontu Orokorretarako adostu zena. Proiektuaren idazketa berrikitan esleitu du ADIFek .

Erakunde publikoak argitaratu duen informazioaren arabera eta EAJ-PNVren Euskal Taldeak proposatu zuen eta Gorteek 2020an onetsi zuten zuzenketaren arabera, terminal berria herrigunean kokatuko da, herritarrentzat askoz ere irisgarri egonez. EAJ-PNVk lortu du erreklamazio historikoari erantzuna eman izana, etorkizun hurbilean errealitate bihurtuko dena. “Lehen urratsa emanda dago”, esan zuen Estebanek Aitziber Meabe Legorretako alkategai jeltzalearekin eta Izaskun Zubeldia zinegotziarekin batzartu ondoren.

Proiektua idazteko epea laburtu egin da. Hasiera batean 33 hilabete aurreikusten ziren arren, azkenean 15 hilabete izango dira eta aurrekontua 387 milioi eurokoa izango da: Terminal berriak bidaiarientzako eraikin bat izango du, bi nasa bere babes eta markesinekin eta geltoki ondoko aparkalekua. Halaber, geltokirako sarbideak egokituta egongo dira ADIFek argitaratu duen informazioaren arabera.

“15 urteko lana izan da, Espainiako exekutiboarekin egin diren elkarrizketen eta negoziaketen emaitza, 2008 urtetik aurrera bertoko EAJ-PNVren taldeak sustatu duen proiektua errealitate izan dadin. Lehen urratsa eman da eta oso albiste ona da Legorretarentzat”, esan zuen.

Gure Legebiltzar Taldea