Prentsa Aretoa

2023/03/29

Josune Gorospek Osasun ministro berriaren agerraldia eskatu du, kalamuaren erabilera medizinalari buruz duen jarrera “atzerakoia” entzun ondoren

Gaur goizean Kongresuan egin den kontrol bilkuran, Euskal Taldeko diputatuak José Manuel Miñonesi eskatu dio utz diezaiola “inguruka ibiltzeari” eta bete dezala Ganberaren agindua, “Estatuko pazienteek beste toki batzuetan duten aukera bera izan dezaten”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Josune Gorospe, Kongresuko Euskal Taldeko diputatua, atsekabetuta agertu da gaurko kontrol bilkuran Osasun ministro berriak kalamuaren erabilera medizinalari buruz duen jarrera atzerakoia entzun ostean, eta Batzordean ager dadila eskatu du, horri buruzko azalpenak eman ditzan.

"Harri eta zur utzi nauzu", esan du Gorospek osoko bilkuran, José Manuel Miñonesek gaixotasun askotarako informazioa nahikoa ez dela ziurtatu ondoren. “Ezin dugu erabiltzea gomendatu, eta ebidentzia zientifikoaren eskutik joan behar dugu", esan du ministro berriak.

Bilkuran hitza hartzean, Gorospek azaldu du Euskal Taldeak bultzatu zuen Azpibatzordeak txosten bat onartu zuela kalamuaren erabilera medizinalerako erregulazio-esperientziak aztertzeko. Txosten horretan, Sendagaien Agentziari sei hilabeteko epea eman zitzaion tratamendu horiek pazienteei eta osasuneko profesionalei segurtasun-baldintzetan eman ahal izateko. “Hiru hilabeteko atzerapena eman da dagoeneko”, Gorospek berak adierazi duenez.

“Zure erantzuna erabat atzerakoia da Azpibatzordearen jarrera aurreratuarekiko eta Gobernuko hainbat ordezkariren konpromisoarekiko”, gaineratu du Gorospek. Horrela, eta Ganberaren “agindu” bat dagoela azpimarratu ondoren, diputatu jeltzaleak ministroari galdetu dio “nola esan dezakeen inolako ebidentziarik ez dagoela”. “Utzi iezaiozu inguruka ibiltzeari eta Estatuko pazienteei eman iezaiezu beste paziente batzuek beste leku batzuetan duten aukera bera”, esan du.

GARRANTZITSUA: Esteka honetan ikus daiteke Josune Gorospek erregistratutako agerraldi eskaera ikus daiteke:

https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20749/solicitud-de-brotencia-del-ministro-de-salud

Gure Legebiltzar Taldea