Prentsa Aretoa

2023/04/03

Aitor Estebanek Kongresuan galdetu du Mikel Zabalzaren heriotzan inplikatuta egon zen teniente jeneralaren maila-igoeraz

Euskal Taldearen bozeramaileak galdera multzo bat erregistratu du Intxaurrondoko kuartelean 1985ko azaroaren 26an Mikel Zabalza zenaren zaintzaile izan zen baten egoeraz. Gaur egun Guardia Zibilaren kupularen kide da

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek Kongresuan galdetu du Mikel Zabalzaren heriotzan inplikatuta egon zen teniente jeneralaren maila-igoeraz

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Estebanek, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, galdera multzo bat erregistratu du idatzizko erantzuna jasotzeko, gaur egun teniente jeneral eta Guardia Zibilaren Laguntzako Aginte buru Arturo Espejoren maila igoeraz jakiteko. Guardia zibileko kide hau Mikel Zabalzaren heriotzan inplikatuta egon zen.

Hain zuzen ere, Estebanek jakin nahi du Espainiako gobernuaren aburuz “pertsona errugabearen heriotzarekin amaitu zen tortura kasu batean inplikatuta egon zen pertsona batek halako maila-igoerak eta dominak behar ote dituen” eta uste al duen “Mikel Zabalzaren zaintzaile izan ziren haiek, faltsua izan zela egiaztatu zen bertsio ofiziala eman zuten horiek Guardia Zibilak hitzez defendatzen dituen baloreak gorpuzten dituzten”.

Idazkian, Estebanek gogora ekarri du 2022ko otsailaren 26an, haren heriotzatik 36 urte igaro direla, Eusko Jaurlaritzak Mikel Zabalza indarkeria polizialaren biktimatzat aitortu zuela Espainiako gobernuak eta Guardia Zibilak defendatu zuten bertsio ofizialaren kontra. Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordearen irizpenak bat egiten zuen,halaber,Pedro Gómez Nieto kapitainak eta CESID-en orduko Juan Alberto Perotek 2021ean argitara atera ziren audioetan egin zuten kontakizunarekin.

Intxaurrondoko kuartelean Mikel Zabalzaren zaintzaileetako bat izan zen, Guardia Zibilak egin zuen kontakizunaren arabera, orduko teniente Arturo Espejo. Eusko Jaurlaritzaren txostenaren arabera, Zabalzaren heriotza Endarlatsara ihes egitearen ondorioz gertatzea “sinestezin” jo ondoren, Espainiako Gobernuak Arturo Espejo ordurako mailaz igo zuena, Guardia Zibilaren Laguntzarako Aginteko buru izendatu zuen, instituzio honetako kupularaino eramanez.

Arturo Espejoren maila igoerari buruzko galdetzeaz gain, Estebanek Gobernuari galdetu dio Espainiako gobernuak duen informazioa noizko desklasifikatuko den, Mikel Zabalza kasua “argitzera begira”. Gogoratu behar da hauxe dela Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz egin duen eskaria, eta azken urteotan hainbatetan eta parlamentuko hainbat ekimenen bidez planteatu duela. Hain zuzen ere eta gai honi buruz ere, Estebanek Espainiako gobernuari eskatu dio Sekretu Ofizialen Legearen aldarazpenari buruzko informazioa ematea, bai eta proiektu hau izapidetzeko aurreikusten den egutegia ere. Halaber, eta beste gai batzuen artean, Euskal Taldearen bozeramaileak jakin nahi du Espainiako gobernuak asmorik ote duen Mikel Zabalza poliziaren gehiegikeria eta torturen biktima aitortzeko.

GARRANTZITSUA: Ondorengo estekan jaitsi daitezke Aitor Estebanek gaur goizean erregistratu dituen galderak:

https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20753/preguntas-por-escrito-sobre-el-ascenso-del-tenient

Gure Legebiltzar Taldea