Prentsa Aretoa

2023/07/07

Aitor Estebanek aurkeztu du “Euskaditik eta Euskadirentzat” egin den hauteskunde egitasmoa

Gasteizen, U-23ko hauteskundeetan EAJ-PNVk Kongresurako eta Senaturako aurkeztuko dituen zerrendetako buruak ondoan izan dituela, Euskal Taldeko bozeramaileak eta Bizkaiko zerrendaburuak hitzeman duenez “beste alderdiek ez bezala lan egingo dugu, Madrilen Euskadiren ahotsa izaten jarraitzeko, mendekotasunik gabe, inoren makulu izan gabe”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Estebanek, Euskal Taldeko bozeramaileak eta uztailaren 23rako EAJ-PNVk Bizkaian aurkeztuko duen zerrendako buruak, Gasteizen aurkeztu du gaur jeltzaleek hurrengo hauteskunde hauetara eramango duten hauteskunde egitasmoa.

“Euskaditik eta Euskadirentzat eginiko egitasmoa da” ziurtatu du Estebanek, eta Kongresu eta Senaturako hautagaitza jeltzaleak ondoan izan dituela beren izenean hitzeman duenez “inork ez bezala lan egingo dugu Madrilen Euskadiren ahotsa izaten jarraitzeko, mendekotasunik gabe eta inoren makulu izan gabe”.

Autogobernuaren defentsa, nazio nortasunarena, Euskadirena eta bere erakundeena gaur EAJ-PNVk aurkeztu duen egitasmoaren “oinarrizko elementua” da, euskal herriaren ongizaterako eta beren mesedetan pentsatutako proposamenak jasotzen baititu esparru ekonomikotik eta zergen alorretik hasita eta eskubideen eta askatasunen defentsa eta garapen jasangarri eta iraunkorraren, enpleguaren eta pentsioen,gizarte politiken eta azpiegituren defentsa barne hartuz. “Egitasmo bete-betea da, propioa, orekatua eta independentea ”,esan du Estebanek.

Hala, eta lehen aldiz “inboluzio demokratikoa gertatzeko arriskuaren aurrean”, Estebanek hitzeman duenez “babes-harresi izango gara atzera egiteko edozein saiakeraren aurrean”. Zentzu berean aldarrikatu ditu berdintasunaren aldeko politikak edo hizkuntza ofizialen ingurukoak. Eskubide eta askatasunen esparru honetan, hautagai jeltzalek `mozal legea´ izenez ezagutzen denaz hitz egin nahi izan du, zeinaren aldarazpena EH Bilduk eta ERCk zapuztu baitzuten “eskubideak berreskuratzeko eta segurtasuna-askatasunak binomioa orekatzeko aurrerapauso esanguratsuak lortu ziren arren”. Estebanek ildo beretik nabarmendu nahi izan du Euskal Taldeak “oso aktibo” jarraituko duela migratzaileen eskubideen defentsan, eta saharar herriaren autodeterminazio eskubidea ekarri du gogora. Horren aurrean Estatuko buruaren “neurrigabeko” bortxaezintasunaren kontra hitz egin du, gaitasun hori mugatzea EAJ-PNVk askotan erreklamatu duela gogoratuz.

Esparru ekonomikoari dagokionez, Estebanek gogoratu du “testuinguru konplikatuan” bizi garela, eta datu makroekonomikoak onak izan arren familientzat eta industria-sarearentzat “laguntza fokalizatuak” behar direla behar dituztenengana “benetan hel daitezen”. Halaber, eta Eusko Jaurlaritzaren ildo beretik, jeltzaleek “arintasuna” erreklamatu dute Funtsen kudeaketan, bai eta erregioetako PERTEak ere, ekonomiaren eraldaketarako elementu bultzatzaile eta eragile izan daitezen. “Politika ekonomiko horiek gure autogobernu fiskala errespetatu beharko dute beti”, gogoratu du Estebanek “ibilbide fiskal bereiziak” erreklamatuz.

Industriari dagokionez, esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzan oinarritu behar dela esan du, eta beti autonomietako eskuduntzak errespetatuz. Arlo honetan aldarrikatu du kooperatibismoaren berezitasuna eta lehen sektorearentzako neurriak erreklamatu ditu (nekazaritza eta arrantza sektoreentzat).

Egitasmoak, era berean, askotariko proposamenak jasotzen ditu energiaren esparrurako, hauen artean familientzako neurriak eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak babestekoak, bai eta industria babesteko eta garapen teknologiko industriala sustatzeko ere (hidrogeno berdea, ekonomia zirkularra, bioekonomia,…).

EAJ-PNVk bere egitasmoaren atal bat dedikatzen du enpleguaz hitz egitera, non lan harremanetarako marko propioa izatea erreklamatzen duen “enplegu gehiago eta hobeak lortzeko”, eta gogoratu du Espainiako Gobernuak ezetza eman diola azken lan erreforman autonomia erkidegoetako hitzarmenei lehentasuna ematea jasotzeari. Pentsio duinak ere defendatzen ditu, KPIaren araberako igoera bermatuz, eta sistema “egonkor, iraunkor, jasangarri,publiko,solidario eta belaunaldiartekoa, elkarrizketa sozialean oinarrituta”, Segurantza Sozialaren Erregimen Ekonomikoaren transferentzia erreklamatzeaz gain.

Halaber eta “justizia sozialik gabe oparotasun ekonomikorik ez dagoelako”, EAJ-PNVk neurriak aurreikusten ditu “aukera berdintasuna bermatzeko” eta “gizabanakoen bizi kalitatea hobetzeko, eskumen markoa errespetatuz,betiere”.

Azkenik, hauteskunde egitasmoak azken kapitulua dedikatzen du azpiegiturez hitz egitera, zeinetan Aldiriko trenen eta aireportuen transferentzia erreklamatzen den. Zentzu berean exijitzen du “abiadura handiko trenbide sarea albait arinen bukatzea, AHT Gasteizen eta Bilbon lur azpitik sartzeko akordioa izenpetu denez geroztik”.

Gure Legebiltzar Taldea