Prentsa Aretoa
2023/09/18
Alberto Nuñez Feijooren inbestidurari EAJ-PNVk hasieratik eman zion ezetza berretsi du Aitor Estebanek Cuca Gamarrarekin izan duen bileran
Euskal Taldeko bozeramailea ordu betez batzartu da gaur Kongresuan Talde Popularreko bozeramailearekin, eta Nuñez Feijooren inbestidurarako "tarterik ez" dagoela adierazi dio, Vox ekuazioan dagoelako, eta "balizko amnistia araudia" edo Kongresuan hizkuntza ofizialak erabiltzea bezalako gaietan popularrek berrikitan adierazi duten jarreragatik
Aitor Esteban Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Cuca Gamarra Talde Popularreko bozeramaileari adierazi dionez, "ez dago tarterik Alberto Nuñez Feijooren inbestidura baterako". Estebanek eta Gamarrak ordu beteko bilera egin dute gaur Behe Ganberan, "kortesia parlamentarioagatik" eta Nuñez Feijooren inbestidurari begira PPk egingo duen bilera-errondaren baitan.
Gamarrarekin izan duen bilera amaitutakoan eman duen prentsaurrekoan Estebanek gogora ekarri duenez, "hasieratik adierazi genuen ez genuela parte hartuko Vox-en botoak beharko zituen bat egite parlamentario batean". Hain zuzen ere, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak uztailaren 24an jakinarazi zion Nuñez Feijoori, Hauteskunde Orokorren biharamunean, EAJ-PNVk uko egiten ziola Espainiako Gobernuko presidente izendatzeko elkarrizketak hasteari.
Gainera, Partido Popularraren azken mugimenduek "inbestidurari bide ematen ez diotela” adierazi du Euskal Taldeko bozeramaileak. Ildo honetan Estebanek igandeko deialdia ekarri du gogora, "balizko amnistia-araudi baten aurka agertzeko" egin zena, bai eta Kongresuan hizkuntza ofizialak erabiltzearen aurka agertzeko ere. Horrez gain, EAJ-PNVk babestu dituen zenbait lege indargabetzeko proposamenak aipatu ditu, hala nola Memoria Demokratikoaren Legea, besteak beste.
Pedro Sanchezen inbestidurari begira EAJ-PNVk PSOErekin izan ahal izan dituen harremanei buruz galdetu diotenean, Estebanek baieztatu du "pare bat bilera" izan direla, "baina ez dira aurrera egin dugula esateko modukoak", eta gogorarazi du erregeak proposatu behar duela hautagaia. Hori dela eta, PPren hautagaiarekin datorren asterako aurreikusitako eztabaida igaro ondoren, "gauzak gehiago mugitzen hasiko dira", iragarri du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10