Prentsa Aretoa
2023/09/29
EAJ-PNVk “are arrazoi gehiago” ditu orain Núñez Feijóoren inbestiduraren kontra bozkatzeko
Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, Alberto Núñez Feijóo hautagaiari ziurtatu dio inbestidurako debatea ikusita, argi geratu dela EAJ-PNV eta Alderdi Popularraren artean “gaur amildegi bat dagoela”
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaile Aitor Estebanek gaur berretsi du EAJ-PNVk Alberto Núñez Feijóoren inbestiduraren kontra agertuko dela berriz Estatuko burua aukeratzeko bozketan. Estebanek hitza hartu du gaur Behe Ganberako tribunatik inbestidurarako egin den hirugarren eta azken saioan, eta argi baino argiago hitz egin nahi izan dio Feijóori: “Gaur, zure alderdiaren eta nirearen artean amildegi bat dago, eta zure hautagaitzaren kontra bozkatuko dugu asteazkenean izan genituenak baino arrazoi gehiagorekin. Baina, beste zerbait esan nahi dizut: ez zaitez gehiago EAJ alderdiaz arduratu eta ez iezaguzu leziorik eman Euskadi denaz edo behar duenaz. Argi eta garbi behar ez duena baita zurea eta zure bidelagun ultraeskuindarren diskurtsoa bezalakorik”.
Hitza hartzeko izan duen tartean, Aitor Estebanek inbestidurarako hautagaiari txarretsi dionez “zure bidelagun nagusi eta ia bakarra Vox da, ultraeskuineko alderdia, autonomiak desagerrarazi nahi dituena, nirea bezalako alderdia ere, klimaren aldaketan sinesten ez duena eta indarkeria matxista ukatzen duena”. Ildo beretik, bozeramaile jeltzaleak gogora ekarri duenez EAJ-PNV ez da PPrekin negoziatzen eseri “autoritarismoaren aurrean Europar balore eta ardurekin bat datozen printzipioak ditugulako”.
Estebanek era berean ziurtatu du inbestidurarako eztabaida honek ere Feijóo ezagutzeko aukera eman diola. Euskal Taldeko bozeramaileak popularren buruak egin duen diskurtsoaz esan du “orokorra eta kontraesankorra” izan dela alderdi ekonomikoan “eta guztiz etsigarria lurralde gaietan”. Deskribapen berean esan du “oldarkor, desafiatzaile, harroputza ere” egin zaiola, “murrika eta probokazioa behin eta berriz nahastu dituelako”.
Estebanen hitzetan, Feijóok “ez du inorekin zubirik eraiki nahi” eta “akordiorako tarterik ere ez du utzi”. “PPko hautagaiak herenegunera arte jarraitu zuen EAJren botoak erreklamatzen, eta egun bat geroago, amorratuta, erasotzeari ekin dio”, esan du jeltzaleen bozeramaileak. “Feijóoren bakardadea atzokoa baino handiagoa da gaur. Behin eta berriz esan du Gobernura iristekotan konfiantza egon litekeela berarengan. Aste honetakoa ikusita, berriz, gure ondorioa guztiz alderantzizkoa da”, amaitu du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/21
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10