Prentsa Aretoa
2023/10/10
Aitor Estebanek Pedro Sanchezi adierazi dio, “akordio bat aztertzeko” borondatea duela EAJ-PNVk, baina ohartarazi duenez “oraindik ez dago ezer itxita”
Kongresuan adeitasun giroan egin da gaur Euskal Taldeko bozeramailearen eta Espainiako Presidentetzarako hautagaiaren artean. Estebanek berak ziurtatu duenez hurrengo egunetan “diskrezioa” izan beharko dela nagusi negoziaketako gaiak “argi eta garbi planteatzeko”, hala nola autogobernua, egoera sozio-ekonomikoa, linguistiko eta kulturala, legealdiaren garapenerako mekanismoez gain
Aitor Esteban, Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea, Pedro Sanchezekin bildu da gaur arratsaldean Behe ganberan. Pedro Sanchez jarduneko Espainiako Gobernuko presidentea da, bai eta hurrengo inbestidura batean Espainiako Gobernuko presidentetza berresteko hautagaia ere. Maria Jesús Montero jarduneko Ogasun ministroa ere izan da bileran. "Inbestidura aurrera ateratzeko akordio bat aztertzeko borondatea dugu, baina oraindik ez dago itxita", esan du Estebanek, Sanchezekin eta Monterorekin ordu bete eta laurdena iraun duen bilera “adeitsua” bukatutakoan.
Bozeramaile jeltzaleak hedabideekin hitz egin du Kongresutik bilera amaitutakoan, eta bere hitzetan topaketan “oro har” negoziatzen ari diren gaiak jorratu dituztela, hala nola autogobernua edo errealitate sozioekonomikoa, linguistikoa eta kulturala. Era berean adierazi du EAJren asmoa dela diskrezio osoz jardutea negoziaketan aztertuko diren gaien xehetasun guztiak “argi eta garbi planteatzeko”.
Estebanek legegintzaldia garatzeko mekanismoak aipatu ditu, jeltzaleentzat jorratu beharreko beste gaia den aldetik. Ildo honetan gogora ekarri duenez aurreko legegintzaldiko azken zatiko esperientzia "guretzat ez zen bat ere ona izan". Diputatu jeltzaleak nabarmendu duenez, koalizio-gobernuko kideen eta EAEko eta Kataluniako alderdien "boto guztiak ezinbestekoak" izango dira legegintzaldi honetan bozketak aurrera ateratzeko. "Taldeok jakin beharko dugu bereizten zer onar daitekeen, bakoitzaren hauteskunde-programan sartzen ibili beharrean", esan du.
"Datozen asteotan hitz egin beharko dugu. Akordio korapilatsua da, alde guztiak beharrezkoak direlako eta eskuzabaltasuna beharko delako, bereziki inbestitua izan behar duen alderdiaren aldetik", amaitu du Estebanek.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10