Prentsa Aretoa
2023/12/12
EAJ-PNVk Amnistia legea babesten du Kataluniarentzat “elkarbizitza eta normalizazio politikarako tresna” den aldetik
Kongresuko Euskal Taldea Lege proposamen honen alde agertu da gaur legea onartzeko lehen urrats gisa egin den bilkuran, eta Mikel Legarda diputatu jeltzaleak esan du arauak ez dituela arriskutan jartzen “ez Zuzenbide Estatua ezta botereen banaketa ere”
Euskal Taldeak Kongresuko tribunatik adierazi du gaur Amnistia legea babesten duela. Justizia gaietarako bozeramaile jeltzale Mikel Legardak hitza hartu du gaur araua izapidetzeko egin den bilkuran eta esan du “elkarbizitzarako eta normalizazio politikorako tresna” dela Kataluniarentzat. Legardak argi utzi nahi izan du legearen testuak ez dituela arriskutan jartzen “ez Zuzenbide Estatua, ez demokrazia ezta funtsezko eskubideak ere”.
Hitza hartzeko eman zaion tartean diputatu jeltzaleak ziurtatu du `procés´ ean “erantzukizunen bat“ izan zuten pertsonentzat hartu den neurri honek ahalbidetuko duela “politikari aukera bat ematea elkarbizitzazko proiektuari eta normalizazio politikoari bide demokratikotik berriz heltzeko”. Era berean adierazi du urrats honek ere lagun zezakeela “oinarrian dagoen arazoari heltzen”, eta gai hori da “nazio aniztasunaren gaia elkarrizketaren eta negoziaketaren bidez aitortzea”. “Konponbidea ez da etorriko judizializaziotik, krispaziotik edo kontrako norabidean doazen trenek elkarren artean talka egitetik, baizik eta elkarbizitza ahalbidetuko duen akordio instituzional politikotik eta sozialetik”, aldarrikatu du.
Hala ere, diputatu jeltzaleak ildo beretik deitoratu du azken hilabete hauetan gai horren inguruan “erretolika sutua” baliatu izana “argudioen ordez ahoberokeria gehiegi erabili baitira”, gai osoa “emozioen lurraldera eramanez”. “Azken finean Estatuan diren naziotasun sentimendu ezberdinen inguruan sor daitezkeen krisi konstituzionalei heltzeko modurik onenaz eztabaidatzen ari gara, berriz ere”, esan du.
Legardak bere taldearen jarrera azaltzeko aurkezpenean esan duenez Veneziako Batzordearen irizpideen arabera, Amnistia Lege proposamen honek ez duela, Zuzenbide Estatua deslegitimatzen. Batzorde hau da Europako Kontseiluaren baitan den aholku batzordea, zuzenbide konstituzionalean adituak diren pertsonek eratua. Diputatu jeltzaleak gogoratu du araua parlamentuan izapidetuko dela “aldez aurretik erabakitako prozedura gardenen bidez” eta ondoren epaimahai “inpartzial eta independenteetara” iritsi ahal izango dela, eta azken urrats batean Auzitegi Konstituzionalera.
“Amnistiak lagunduko du egoera baketzen, elkarbizitza hobetzen eta Katalunian bizitza politikoa eta bake soziala normalizatzen, eta hori nahikoa arrazoi da, bai eta behar bezain zentzuduna ere, zilegitasun printzipioari eusteko”, amaitu du Legardak.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10