Prentsa Aretoa
2023/12/20
Euskal Taldeak Espainiako gobernuari eskatu dio “erantzukidetasunez” jardun dezala bakarrik dauden adingabe atzerritarrak “gizarteratzeko” prozesuak bermatzera begira
Estatuko gobernuari kontrola egiteko bilkuran Maribel Vaquerok Sira Rego Gazteria eta Haurtzaroko ministro berriaren aurrean deitoratu duenez, "erakundeei gainezka egiten dien errealitate bat dago, eta Estatura iristen diren adingabeei arreta egokia ematea eragozten du"
Gaurko kontrol saioan Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari eskatu dio "erantzunkidetasunez jokatzeko", Estatura bakarrik datozen adingabeen "gizarteratze-prozesuak" bermatzeko, "harrera-gizartean bizi-proiektu inklusibo bat garatu ahal izan dezaten". Maribel Vaquero Gipuzkoako diputatu jeltzaleak galdera bat egin dio Sira Rego Gazteria eta Haurtzaroko ministro berriari: "Erakundeei gainezka egiten dien errealitate bat dago, eta Estatura iristen diren adingabeei arreta egokia ematea eragozten du".
“Euskal Herriari abegi eman zitzaion bere garaian, abegi ematen dugu gaur egun. Sentiberak gara inoren kargura ez dauden adingabeak gure artean hartzeko eta artatzeko dugun betebehar legal eta humanitarioarekiko, nahiz eta gaur egun gainez egiten digun errealitate baten aurrean gauden zeinak harreran eta tutoretzan hartzen ditugun adingabeei arreta egokia ematea eragozten baitigu", azaldu du Vaquerok.
Ildo beretik, harreran eskumena duten administrazioekin lankidetzan aritzeko eskatu dio Vaquerok Espainiako Gobernuari, adingabeak "gizarteratzeko prozesuak bermatu" ahal izateko: "Foru Aldundiek beren erantzukizuna onartu nahi dute. Hala ere, nekez egingo dute ondo beren zereginak gainezka egiten badie", deitoratu du.
Azkenik, Vaquerok gogorarazi du Migrazioen Konferentzia Sektoriala bildu gabe dagoela 2018tik, eta "entzungor" daudela autonomia-erkidegoen deialdi-eskaeren aurrean. Kasualitatez, Euskal Taldeak galdera hori Kongresuan erregistratu eta hurrengo egunean, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazioetako ministro Elma Saizek iragarri zuen organo hori abenduaren 28an biltzeko deialdia, eta, gainera, gai-zerrendan sartu zuen "inoren kargura ez dauden adingabeen banaketari lotutako problematika". "Pozten gara", esan du Vaquerok, Migrazioaren arloko eskumena Estatuarena dela gogoratu ondoren eta "Estatuko Gobernuaren aldetik moderatzaile lanik egin ez ez izana" deitoratu ondoren.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/20
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/12
Kongresua
2024/11/04
Kongresua
2024/10/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10