Prentsa Aretoa

2024/01/11

Euskal Taldea “adi” egongo da, lan-arloko edozein lege-dekreturen bidez euskal hitzarmenen nagusitasuna berriro indarrean jar dadin

Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak aditzera eman duenez “ziur gaude“ Espainiako exekutiboak sorospenen inguruko Lege-dekretua berriz onartzean edo Lan-arloko beste Lege dekretu bat prestatzen duenean Euskadiko hitzarmenen nagusitasuna dagokion testu legegilean jasota egongo dela

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak “adi” jarraituko du autonomietako hitzarmenen nagusitasuna bermatzeko eta planteamendu hau Ministroen Kontseiluak berriz azter dezan, atzo bertan Kongresuko osoko bilkuran Lan-arloko lege-dekretua indargabetzean legegintza esparrutik erori zenez geroztik. Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak esan duenez “ziur gaude” Espainiako gobernuak Sorospenen lege- dekretua onartu bezain laster edo Lan-arloko beste edozein lege-dekretu bat onartzen duenean , autonomietako hitzarmenen nagusitasuna dagokion testu legegilean jasoko dela. Ildo honetatik nabarmendu behar da autonomietako hitzarmenen nagusitasuna bermatzera begira Langileen Estatutua aldatzea EAJ-PNV eta PSOE alderdiek inbestidurarako izenpetu zuten akordioan jasota dagoela. Hain zuzen ere, Sagastizabalek atzo bertan tribunatik gogoratu zuenez, testua “puntuz puntu” negoziatu zuten Lan Ministerioarekin. Halaber, Euskal Taldeko diputatuak Espainiako Gobernuari berriz exijitu dio “jarrera” alda dezala Kongresuan babesa ematen dioten taldeekin ekimenak negoziatzeko orduan, eta eskatu dio “Kongresura etxeko lanak eginda ekartzea”.

Gure Legebiltzar Taldea