Prentsa Aretoa

2024/01/18

“Gutxitu” hitza Konstituzioan ezabatzearen alde bozkatu du Euskal Taldeak, baina PPk eta PSOEk zuzenketak parlamentuan eztabaidatzeari ezarritako betoa deitoratu du

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak desgaitasunen bat duten pertsonek luzaro erreklamatu izan duten erreforma onetsi du baina PP eta PSOEk “demokrazia zapaldu izana” salatu du Euskal Taldeak Konstituzioari planteatutako zuzenketak izapidera ez onartzean

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Taldeak Konstituzioaren erreformaren alde bozkatu du “gutxitu” hitzaren ordez “desgaitasuna duen pertsona” terminoa erabiltzeko, “pertsonen duintasunaren eta bere nortasunaren garapen askearen“ defentsan. Hala ere, Mikel Legarda kritiko agertu da aldarazpen hau egiteko izapide parlamentarioarekin, presako bidetik eta irakurketa bakarrean egin baita, PPk eta PSOEk aldez aurretik hitzartutako gaien inguruan. Halaber, Legardak ziurtatu du Euskal Taldeak erregistratutako zuzenketei Mahaiak Ganberako bi talde nagusien botoen babesarekin ezarri dion betoa “demokrazia zapaltzea” dela, zuzenketak parlamentuan eztabaidatzeari uko egin zaiolako.

Euskal Taldeak atzo bertan erregistratu zituen Konstituzioa erreformatzeko hamaika zuzenketa, talde jeltzaleak modifikatu beharreko jotzen dituen artikuluen inguruan, Konstituzioa erreformatzeko izapide batean bere iritziak azaltzeko aukerari ez baitio uko egin nahi. Legardak erantzun nahi izan dio Parlamentuko Mahaiak jeltzaleen zuzenketei betoa jartzeko orduan emaniko argudioari, Euskal Taldeak uste baitu planteatu dituen zuzenketekin ez duela kongruentzia printzipioa urratzen, erreformatzen den xedapen berberaren beste artikuluak aldatzea proposatzen duelako. “Demokrazia bat gehien deskalifikatzen duena da hitz egiten ez uztea, bakoitzak egoki jotzen duena bozkatuta eta emaitza errespetatuta”, amaitu du Legardak.

 

Gure Legebiltzar Taldea