Prentsa Aretoa
2024/02/20
Aitor Estebanek “oso larritzat” jo du Trafikoa Nafarroari transferitzea baliogabetuz Auzitegi Gorenak eman duen epaia, eta adierazi duenez EAJ-PNVri dagokionez “gure esku dagoen guztia egingo dugu” egoera bideratzeko
Kongresuan eman duen prentsaurrekoan Euskal Taldearen bozeramaileak gogoratu du EAJ-PNVk Espainiako gobernuaren adostasuna lortu zuela Nafarroak eskuduntza honen zereginak eta zerbitzuak bere gain har zitzan, eta ildo beretik deitoratu du epaiak “forutasunak suposatzen duen guztia murriztea” dakarrela
Euskal Taldearen bozeramaile Aitor Estebanek ziurtatu du “oso larria” dela Trafikoa Nafarroari transferitzea baliogabetuz Auzitegi Gorenak eman duen epaia. Atzo ezagutzera eman zen epaiak, Estebanen ustez, "forutasunak suposatzen duena murriztea" esan nahi du. Era berean gogoratu du EAJ-PNVk Espainiako gobernuaren adostasuna lortu zuela Nafarroako Foru Komunitateak eskuduntza honen zeregin eta zerbitzuak bere gain har zitzan, eta ziurtatu du talde jeltzaleak “eskura duen guztia” egingo duela, egoera bideratzeko.
Kongresuko prentsa aretoan hedabideei eman zaien prentsaurrekoan Estebanek gogora ekarri du Nafarroak Trafikoko eskuduntzak 1926an zituela, eta harrituta agertu da epaiak ez duelako aurrekari hau aintzat hartzen, ezta eskuduntzak daukan “foru izaera” ere. Foruari dagokionez, “bere esanahia ez da eskumen-tituluren batek hitzez hitz esan dezakeena; foraltasuna ulertu behar da errealitate horren testuinguruan eta eskumen jakin batzuen erabileran", esan du.
Amaitzeko, bozeramaile jeltzaleak txarretsi du Auzitegi Gorenaren epaiak JUCIL-Guardia Zibilaren elkargo profesionalak aurkeztu duen errekurtsoa aintzat hartu izana,zeinak behin eta berriz “Guardia Zibila helburu politikoetarako baliatzen baitu”.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10