Prentsa Aretoa

2024/02/28

Aitor Estebanek Pedro Sanchezi ohartarazi dio “birzentralizatze larria” ekar lezakeela Konferentzia Sektorialak eta Presidenteen konferentziak indartzeak

Euskal Taldeko bozeramaileak aditzera eman duenez Espainiako Gobernua Konferentzia Sektorialen funtzionamendu-irizpideei buruz egun lantzen ari den Dekretuak "Estatu autonomikoa atzeko atetik eraldatzea ekar lezake"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

"Espainiako Gobernua Konferentzia Sektorialak indartzeko erreforma bultzatzen ari da. Lortu nahi dena eta gerta litekeena da Estatu autonomikoa atzeko atetik eraldatzea; eskumen esklusiboak ez izatea eta Konferentzia Sektorialetan behartutako akordioen bidez baldintzatuta egotea. Azken batean, gure eskumenak nola erabili behar ditugun besteek esatea". Hitz horiekin ohartarazi du Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aurrean bere Gobernuak lan egiten duen Konferentzia Sektorialen funtzionamendu-irizpideei buruzko Dekretuak ekarriko lukeen "birzentralizatze larria".

Gobernuari kontrola egiteko gaurko saioan, Estebanek azaldu du birzentralizatze hori "larria" izango litzatekeela, EAJk inbestidura-akordioan Pedro Sanchezekin "Euskadiren nazio aitorpenari, euskal eskumenen babesari eta aldebikotasunean eta forutasuna oinarritutako berme sistemari buruz negoziatzea" adostu zuelako.

Tribunan hitza hartzean, Estebanek pozik hartu du Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak trenbideen transferentzietarako eta atzerriko unibertsitate-tituluak homologatzeko adostu berri duten akordioa, EAJ-PNVren eta PSOEren arteko ituna betez, eta migratzaileen harrera-transferentzia laster itxi ahal izatea espero du. Hala ere, kezkatuta agertu da "esku batekin ematen dena bestearekin kendu daitekeelako".

Bozeramaile jeltzaleak Kongresura lege-proiektuak bidaltzen jarraitzea txarretsi dio Gobernuari, "aldez aurretik abisatu gabe eta adostu gabe". "Ez du laguntzen gauzak behar den moduan joan daitezen", esan du. Azkenik, Estebanek Sanchezi adierazi dio Euskal Taldea prest dagoela Konferentzia Sektorialen funtzionamenduari buruz negoziatzeko eta akordio batera iristeko.

Gure Legebiltzar Taldea