Prentsa Aretoa
2024/09/11
Euskal Taldeak Espainiako gobernuari exijitu dio "hitza betetzea" eta hazkuntzagatiko prestazioa eta ordaindutako guraso-baimena arautzea
Gobernu zentralari kontrola egiteko saioan, Maribel Vaquerok Pablo Bustinduy Eskubide Sozialen, Kontsumo eta 2030 Agendaren ministroari aurpegiratu dionez "Gobernuak konpromisoak hartu ez izanak frustrazioa eta kontziliazioa" eragiten die familia askori
Euskal Taldeak deitoratu egin du Espainiako Gobernuak "beharrezkotzat" jo ez izana agindutako "premia, konpromisoa eta betebeharra" betetzea, hazkuntzagatiko hileko 200 euroko prestazioari eta "garaiz eta behar bezala" arautu ez duen 8 asteko ordaindutako guraso-baimenari dagokienez. Egoera horren aurrean, Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak galdera bat egin dio Pablo Bustinduy Eskubide Sozialen, Kontsumo eta 2030 Agendaren ministroari, Gobernuari kontrola egiteko saioan. Bertan, Euskal Taldea kezkatuta agertu da "bere burua aurrerakoitzat duen eta hitza ematen duenak” konpromisoa betetzen ez duelako; izan ere, "horrek frustrazioa sortzen du eta hitzekin sustatzen duen kontziliazioa zailtzen du".
Vaquerok azaldu duenez, nahiz eta ministroak berak esan Europako Kontziliazio Zuzentarauak ezarritako epea beteko zela (abuztuaren 2an amaitu zen 8 asteko guraso-baimenerako epemuga), laguntza hori ez zen sartu "ez Familien Legean, ez Estatuko Aurrekontu Orokorretan ere". "Ekimen hau ez arautzeak familia askoren egoera zailtzen du, gurasoen baimena ezin baita eskatu, garesti ateratzen delako. Hilabetean bi asteko baimena eskatzen badute, ez dute soldata osoa jasotzen, 18 egun baino ez dituzte kobratzen", ziurtatu du diputatu jeltzaleak.
Gainera, Maribel Vaquerok deitoratu du hazkuntzagatiko prestazio unibertsala ere ez dela arautu, "hainbatetan iragarri den arren", eta gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko familiak direla Estatuan laguntza hori duten bakarrak, "EAJ-PNV buru duen Eusko Jaurlaritzari esker".
Nabarmenak...
Kongresua
2024/12/11
Kongresua
2024/12/06
Kongresua
2024/12/03
Kongresua
2024/11/28
Kongresua
2024/11/27
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/06/24
EBB
2023/11/10