Prentsa Aretoa

2024/12/18

Aitor Estebanek Pedro Sánchez premiatu du bakarrik dauden adingabeen ibilbidea autonomia-administrazioen artean antola dezan

Euskal Taldearen bozeramaileak mahai gainean jarri du Euskadik eta Kanariar Irlek elkarren artean aurkeztu duten proposamena "banaketa-sistema" orekatu eta solidarioa egiteko: "Politika humanitarioa egingo badugu, beharrezko ditugu gardentasuna eta aurreikusgarritasuna, gauzak planifikatu eta kudeatu ahal izateko"

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Aitor Esteban Euskal Taldeko bozeramaileak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea premiatu du bakarrik dauden adingabeen ibilbidea  autonomia erkidegoen artean antola dezan. "Administrazio guztien elkartasuna behar da, eta erakunde bakoitzak  hartu behar du berari dagozkion eskumenen ardura. Ez da zuzena nor bere eskumenez ez arduratzea. Premiazkoa da hori guztia bideratzea", esan du bozeramaile jeltzaleak. Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunean, Estebanek gogorarazi duenez, "migrazio-fluxuak egiturazko zerbait bihurtu dira, eta araudiak berrantolatzea eta protokolo berriak argi eta garbi ezartzea eskatzen dute".

Gobernu zentralari kontrola egiteko bilkuran, Euskadik eta Kanariar irlek, Estatuko hegoaldeko eta iparraldeko mugetan daudenek, joan den astean mahaigaineratu zuten proposamena aipatu du Estebanek. Autonomia biek aurkeztutako formulak "banaketa-sistema" orekatu eta solidario bat iradokitzen du, adierazle objektiboetan oinarritua: autonomia-erkidegoetako biztanleria, azken 6 hilabeteetan 100.000 biztanleko jaso diren adingabeen kopurua, Barne Produktu Gordina, langabezia eta azken 5 urteetan hartutako adingabeen kopurua. "Politika humanitarioa egingo badugu, gardentasuna eta aurreikusgarritasuna behar dira, planifikatu eta kudeatu ahal izateko", nabarmendu du Estebanek.

Gainera, Euskal Taldearen bozeramaileak gogora ekarri duenez, "mugak Estatuak kontrolatzen ditu, eta adingabeen tutorea  Estatua bera da da iristen direnean; beraz, Estatuari dagokio Autonomia Erkidegoen artean tutore bat izendatzea". "Adingabeak ezin dira tutorerik gabe ibili, eta Estatuari dagokio adingabeen adina zalantzan jarri ezinezkoa izatea", azpimarratu du. Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko akordioa agurtu du Estebanek, zeinaren arabera, datozen asteetan atzerritarren lan-baimenen eskualdaketa itxiko baita.

Azkenik, Euskal Taldearen bozeramaileak Atzerritarrei buruzko Legearen araudiaren erreforma agurtu du, migratzaileak erregularizatzeko, "ezkutuko ekonomia ezabatzen eta pertsonei duintasuna ematen lagunduko baitu". Hala ere, adierazi duenez, "ez diogu ibilbide luzerik aurreikusten" Atzerritarren Legea aldatzeko Kongresuan izapidetzen ari diren ekimen legegileari dagokionez, "mugak kendu nahi ez badira behintzat".

Gure Legebiltzar Taldea