Prentsa Aretoa

2024/12/18

Euskal Taldeak zuzenketak aurkeztu dizkio Mozal Legearen erreformari, polizia-lanean autoritate-printzipioari eustera begira

Alderdi jeltzaleak 28 zuzenketa aurkeztu dizkio, EAJ-PNVk aurkeztutako testua oinarritzat hartuta, 2023an itundu ziren 36 artikuluen aldaketa barne hartzen duen Lege Proposamenari

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak zuzenketak aurkeztu dizkio Mozal Legearen erreformari, polizia-lanean autoritate-printzipioari eustera begira

ARGAZKIA JAITSI

“Euskal Taldearentzat helburu politiko izaten jarraitzen du Mozal Legea aldatzeak, baina ez ditu itxitzat ematen berarekin negoziatu ez diren akordioak”. Hitz horiek esanda, Mikel Legardak ekimena aintzat hartzean iragarri zuen alderdi jeltzaleak zuzenketak aurkeztuko zizkiola Bilduk eta PSOEk adostutako erreformari. Mozal Legearen aldaketa Euskal Taldeak bultzatu zuen 2017an, eta aurreko legealdian 36 artikulu aldatzea hitzartu zen. Hala ere, Bilduk eta ERCk erreforma bertan behera utzi zuten lau puntutan bat ez zetozelako. Orain, Bildu eta PSOE desadostasunak gainditu eta akordiora iritsi dira, EAJ-PNVren aburuz  konfiantza sustatzeko bide desegokia hartu duten arren, bere aburuz aurreko legealdiko bilera diskretuen dinamikarekin jarraitu behar baitzen, parlamentuko talde guztien arteko akordioa lortzeko. 2017az geroztik EAJ-PNVk segurtasunaren eta eskubideen arteko oreka lortzeko izan duen helburu berarekin, Euskal Taldeak 28 zuzenketa aurkeztu ditu.

Hain zuzen ere, Euskal Taldeak Lege Proposamena zuzendu zuen, agintaritzari jaramonik ez egiteagatiko eta identifikatzeari nabarmen eta argi uko egiteagatiko  arau-hausteak larritzat jotzeko. Bilduk eta PSOEk gertakari horiengatiko zigorren kategoria jaistea eta arintzat jotzea erabaki zuten, isunak nabarmen murriztuz. Gainera, EAJk agintearekiko errespetu faltari eusten dio, Bilduk eta ERCk aurreko legegintzaldian atzera bota zuten azken testuan jasotzen zen bezala. Aurkeztutako lege-proposamenak ondoriorik gabe uzten ditu atzera egiten dutenekiko errespetu-faltengatiko zehapenak. Euskal Taldearen ustez, absoluzio-tresna hori onartuko balitz, behin eta berriz eta zigorrik gabe zigortzeko moduko egintzak eman litezke.

Era berean, Euskal Taldeak zuzenketak aurkeztu dizkie 2015eko Herritarren Segurtasunari buruzko Legearen beste artikulu batzuei. Aurreko legegintzaldian Estatuko gobernuari babesa ematen dioten talde guztien artean negoziatu ziren, baina negoziazio-mahaira bueltatu dira. Hala, alderdi jeltzaleak 'kunda' izenez ezagutzen diren arau-hausteak  larritzat jotzen jarraitzea  proposatu du, hau da, pertsonak edozein ibilgailu motarekin garraiatzea, drogak eskuratzea errazteko, betiere delitua ez bada. Azkenik, EAJ-PNVk zioen azalpena zuzendu du, Euskal Taldearen jatorrizko ekimenean bezalakoa izaten jarrai dezan, eta zenbait zuzenketa tekniko aurkeztu ditu, arau-testua hobetzeko.

EAJ-PNVk 2017tik erakutsi du Mozal Legea erreformatzera bideratutako akordioa lortzeko borondatea. Asmo horrekin berarekin espero du talde guztiak ados jarri ahal izatea eta jarrera maximalistak alde batera uztea.

Ondorengo estekan ikus daitezke Euskal Taldeak erregistratutako zuzenketak: 

https://labur.eus/jWuYX

Gure Legebiltzar Taldea