Prentsa Aretoa

2024/12/25

Aitor Estebanek Felipe VI.ak duen Konstituzioaren “ikuspegi idilikoa” deitoratu du eta euskal nazioaren existentzia gogorarazi dio

Euskal Taldeko bozeramaileak Estatuburuaren mezua baloratu du eta bere erregealdiari buruzko hausnarketa egin du: "Monarkia baliagarria izan zedin saia zitekeen, baina ez da horrela izan: aitaren jarraipena da"

rss Ezagutzera eman
Aitor Estebanek Felipe VI.ak duen Konstituzioaren “ikuspegi idilikoa” deitoratu du eta euskal nazioaren existentzia gogorarazi dio

ARGAZKIA JAITSI

Aitor Esteban Euskal Taldearen bozeramaileak atzoko Felipe VI.aren Gabonetako hitzaldiari erantzun dio gaur. Diputatu jeltzaleak deitoratu egin du Estatuburuak Konstituzioari buruz duen "ikuspegi idilikoa", hain zuzen ere 1978an EAJ-PNVk eta euskal gizarteak babestu ez zuten Konstituzioa eta Euskal Taldea Kongresuan hainbat aldiz aldatzen saiatu dena. Gainera, Estebanek beste behin gogorarazi dio Felipe VI.ari euskal nazioaren existentzia: "Hemen badago nazio bat, euskal nazioa dena. Espainiako Estatuan nazio bakarra dagoela esatea ukatu ezin dena ukatzea da". Felipe VI.aren erregealdiko hamar urteren ostean, Euskal Taldeko bozeramailearen iritziz, erregea "baliagarria izaten saia zitekeen, baina ez da horrela izan: aitaren jarraipena da". Ildo horretan, alderdi jeltzalearen ustez, erregea "sentimendu nazional ezberdinak egokitzen saiatu zitekeen, baina orain arte ez du borondaterik izan".

Estebanek positibotzat jo du Felipe VI.ak demokrazia liberala eta Europar Batasuna defendatu izana. Hala ere, 2017ko urriaren 3ko hitzaldia Estatuburuaren ibilbidean "akats larria" dela gogorarazi du, eta Zarzuela eta Moncloa ekintza askotan "batera ez" doazela kritikatu du. Azkenik, Felipe VI.ak 'liskar politiko zaratatsuaren aurrean lasaitasunez jokatzeko egindako eskaerari dagokionez, Estebanek esan du EAJ-PNV ez dela interpelatuta sentitzen: "Erantzukizunez lan egiten dugu euskal herritarren bizitza hobetzeko". Felipe VI.ak 1806 hitz erabili zituen bart gaueko hitzaldian, eta bi bakarrik izan ziren euskaraz.

Gure Legebiltzar Taldea